Aldebikotasuna
Hauteskundei begira, subiranismo esparruko bi hautagaitz nagusiek, ERC eta Junts per Catalunya, besteak beste Espainiar Estatuarekiko aldebikotasuna adostu dute euren programetan. Honek abarrots mediatiko nahikorik sortarazi du, eta askok bere buruari galdetzen diote ea bide honek aldebakartasun bidea lurperatzen duen, ea estrategia aldaketa ekarriko duen.
Nik uste, Espainiar Estatuarekiko aldebikotasuna bilatzea, gidoiaren barruan zegoen, beste biderik ez baitzegoen. Eta zergatik? Kataluniako proces-ak inoiz ez bezala lortu du nazioarteko arreta bereganatzea, eta behar beharrezkoa du independentzia bidea jorratu ahal izateko nazioartean onarturik diren parametroetan bide hori egitea. Nagusiki bi dira nazioarteko parametroetan lupaz begiratzen diren elementuak: bidea paketsua izatea, eta etengabe, aurrean duzun Estatuari negoziateko eskaria eta prestutasuna eskaintzea.
Hortxe kokatzen dut nik, bi hautagaitzek adosturikoa.
Espainiar Estatuak dagoeneko erantzun du: soberanistek irabaziz gero, eta Errepublika biderantz abiatu nahi badute, Estatuak berriro ere, 155. artikulua ezarriko du.
Urtarrilaren amaierako Gobernu berria izango dugu, eta gaur gaurkoz lausotua ikusten dugun bidea argitara aterako da. Nik espero, argipean ikusiko dugun bide hori Kataluniako Errepublikarantz joatea, eta ez Espainiako Monarkiak mailegatzen duen autonomiarantz.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: