Espaniar Estatuak bere kartak ederki jokatzen jarraitzen du.

galdaramiño 1510776498689 el procés | 2017-12-12 15:29

galdaramiño 1513092265306

Orain dela egun batzuk esan nuen Espainiar Estatuak bere aukera egina zuela hauteskunde hauetarako, Ciutadans, eta errepresioarekin aurrera egiteko zuen hobetzeko margena eta esparruak oso handiak zirela. 

Espainiar estatuarentzat Ciutadans hautagaitza botoz lehenengo indarra izatea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Helburua bilakatu da, eta helburu hori gauzatze aldera Espainiar Estatuak behar du independentisteen bi hautagaitz nagusien artean dagoen distantzia txikitzea, hau da, ERCk botoetan behera, eta Junts per Catalunya gora. Horrela, eta soilik horrela, Ciutadans lehenengo indarra botoetan bilaka daiteke, eta unionistek  mantra mediatiko berria izango dute. Orain arteko botoetan gutxiengo zareten horri, beste hau erantsi nahi diote:  boto gehien atera duen hautagaitza Ciutadans izan da. Eta hau horrela izan dadin oso garrantzitsua da Oriol Junquerasek kartzelan jarraitzea, bera baita azken urteotan ERCren esku hartzea ondoen ordezkatzen duena. 

Bestalde, 155. artikuluaren ezarpenaren kapitulu berriak ezagutzen ari gara. Esan genuen ere, Espainiar Estatua jakitun zela borroka honetan hedabideek betetzen duten paperaz, eta hori izan behar zuela nahi eta nahi ez, esku hartzeko esparrua. TV3en interbentzioa 155. artikulutik kanpo utzi bazuten ere, moduak  aurkitu dituzte telebista kanal hau neutralizatzeko. Lehengo abenduak 7an Bruselan eginiko manifestazioa ezin izan zuten zuzenean eman, eta orain Espainiar Gobernuak BEZa ereklamatzen dio, denera 166 milioi euro. Diru kantitate hau pagatuz gero, uko egin beharko dio orain arteko telebista ereduari, eta ondorioz plantila murritu beahrko du, eta aurrekontu gutxiagoko programazioari ekin beharko dio. 

Azkenik, atzo jakin izan genuen Pablo Llarena epaileak Goardia Zibilari eskatu diola ikertzeko orain arteko bide orriaren diseinuan nortzuk parte hartu duten eta nork zein ardurarekin. Helburua? Kataluniako lapikoaren tenperatura igo behar izanez gero, erregaia prest.


Utzi iruzkina: