Alderdikeria ikuspegitik herri ikuspegira.
Ordu gutxi falta dira hauteslekuetako ateak ixteko. Gaueko 10etarako jakingo dugu independentismoa garaile atera den, eta indar independentisteen artean zein gailendu den. Adi jarraitu beharko ditugu alderdiek egingo dituzten lehenengo irakurketak, aurrera begirako klabe batzuk argituko baitituzte.
Baina, alderdiek egingo dituzten deklarazioak bezain garrantzitsuak izango dira Omniun Cultural eta ANC elkarteek egingo dituztenak, neurri handi batean minutu zerotik saiatuko direlako, bi elkarteen ustez alderdi independentistek jorratu beharko duten bidea marrazten, alderdikerian oinarritutako estrategiatik herri estrategiara itzultzea, urriak 1ean zein data hori aurretik eta ondorengo egunetan Kataluniak bizi izan zuen girora bueltatzea.
Unionismoak irabaziz gero ere, independentismoak beste aukerarik ez du edukiko, soilik herri bezala erantzun bait dakioke, unionismoaren garaipenak ekarriko duen tunel ilun eta luzeari.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: