Bataila hau amaitzen ari da.

galdaramiño 1510776498689 El procés | 2017-12-19 14:00

Gauerdian 155. artikuluaren hauteskunde kanpaina amaituko da. Kataluniak behar zuenerako, nik Euskal Herritik kaloria gutxiko kanpaina sentitu dut. Esango nuke kanpainaren gorengo unea, abenduak 7an Bruselan eginiko mobilizazioan izan zela, eta nire ustez horrela izan zen, Bruselako mobilizazioak herri bat irudikatu zuelako. Gainerakoek ez dute lortu herria islatzea, alderdien arteko hautes lehia baizik. Eta horrek kanpaina lausotu du. 

Mariano Rajoyk 155. artikuluaren hauteskunde hauek deitu zituenean,  hauteskunde begirako planteamendua, nere aburuz, herri gisa izan behar zuela esan nuen, hori zelako modurik egokiena Espainiar Estatuarekin konfrontatzeko, eta independentisten kohesioa iraunarazteko.

Zoritxarrez kalkulagailua, botu kopuru berdinarekin bakarka diputatu gehiago lortzen direla, eta independentisten eremuan hegemonia zein alderdik duen borroka gailendu ziren, eta 50 egun geroago, esan dezakegu hauteskunde hauek esparru independentistan higadura sortarazi du. 

Abenduak 21eko gauak utzi ditzakeen bi agertokietatik espero eta desio dut independentistak garaile izatea, eta sortutako arrakalaren gainean berriro ere elkarrekin lanari ekitea.


Utzi iruzkina: