Puigdemonten inbestidura aurki izango dugu.
Independentistek akordioa ixtear dute. Bruselan, hiru alderdi independentistak akordioaren detaileak lotzen ari dira. Iristen ari zaizkigun berrien arabera, hautetsien batzarrak Puigdemont Bruselan inbestitu egingo du. Bi gobernu izango dira; bat, Bruselan, Puigdemont buru edukiko duena, eta bestea, Katalunian.
Detaileak ezagutu gabe, esan dezakegu beste behin ere, independentismoak aurrea hartzen duela. Badakigu unionistek esango dutela, horrek etorkizunik ez duela, beste zirku emanaldia dela, ... Baina ekimena, independentistek hartu dute, eta orain Espainiar Estatuari erantzutea dagokio.
Jokaldi honetan hiru dira, nire iritzian, azpimarratu beharrekoak:
- Independentistek Puigdemonti zilegitasun osoa aitortzen diote, eta unionisei esanten diete lehendakaria eurek ezarriko dutela. Independentistek Espainiar Estatuaren legalitatearen gainetik hauteslekuetan irabazitako haizutasuna ipiniko dute.
- Hautetsien batzarra. Gogora ekarri behar dugu 2016. urtean udal independentisten elkarteak, AMI, hautetsien batzarra sortu zuela, eta bere zeregina zela, unionisten balizko blokeoaren aurrean, Errepublika eraikuntzan segitzea. Egun, 4000 hautetsik baino gehiagok osatzen dute batzarra, eta gauden blokeotik atera ahal izateko tresna oso interesgarria izan daitekeela, hautetsi gehienak udal karguak direlako, populaziotik gertuen dauden hautetsiak.
- Adostasuna irudikatu eta gauzatu egingo da, eta horrek independentismoari ekarpen bitaminikoa ziztatuko dio.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: