Atzo Donostian herri galdeketa burutu zen.

galdaramiño 1510776498689 El procés | 2018-11-19 16:32

Atzo, bozkatzera deituta zeuden 160.000 herritarretatik 21.021 bere eskubideaz baliatu ziren. Ehunekoetan, %13,10a.

Gaur irratietan ezinbesteko gaia izan da. Batzuentzat aurrera urratsa izan da, besteentzat urratsa oso txikia, eta beste batzuentzat berriz, inoiz jazo behar ez zen gertaera. 

Nik nire aldetik uste dut, atzo Donostian urrats garrantzitsua eman zela. Batetik, lehenengo aldiz hiriburu batean herri galdeketa egitera ausartu garelako, eta bestetik, %13a porzentaia polita delako. Dudarik gabe, pertsona gehiagok parte hartu izan balu, gaur balorazio askoz positiboagoak entzun eta irakurriko genituzkeela, baina hori izan da jaso dugun uzta, eta hori da aztertu beharrekoa.

Oraindik Donostia osatzen duten auzo eta herrietako datu zehatzik ez dut aurkitu, baina nire aburuz, horiek dira lupaz begiratu behar ditugunak, beste hiriburuei eta herri handiei begira irakaspenik atera nahi badugu. Eta ez soilik datu hotzak; ibilbide osoari erreparatu beharko diogu: zertan asmatu dugun eta zertan hankamotz geratu garen; antolaketa arloan, propaganda esparruan zein komunikazio atalean ea gure baratzetan nola jorratu dugun, ea besteen ortuetan sartu garen, ... Maiz esaten dugu prozedura berberak erabiliz nekez emaitza ezberdinak lortuko ditugula. Badakit, hau oso lineala ez dela beste aldagaiak ere sartzen direlako (ez baita berdina Antigua edo Altza), baina emaitzeetatik atzekoz aurrerarako ariketa egitea intertesgarria litzateke jabetzeko zer da ongi egin duguna, eta hemendik aurrera zer da indartu beharko duguna.


Utzi iruzkina: