#HoTornaremAFer Amnistia, Democràcia i Autodetrerminació.
Larunbatean izandako filtrazioak baino zigor handiagoak finkatu ditu gaur goizean ezagutu dugun epai irmoak: bederatzi eta hamahiru urte arteko espetxe zigorrak. Delitoa, sedizioa.
Bozkatzeak, herriari hitza emateak, espainiar estatuari men egin ez izanak badu preziorik. Gainera, epaiak marra bat ezartzen du, alde batean zigor gogorrak jaso dituzten buruzagiak, eta beste aldean damua adierazi dutenak. Ildo horretatik epaia punitiboa izateaz gain, oso pedagokikoa da: buruzagi independentistek 2017ko uda eta udazkenean egin zutena, inor errepikatzera ausartuko balitz, dagoeneko badaki zer izango duen zai: espetxea.
Goizeko bederatziak zirenean, irratiz berria entzun dut. Berehala Katalunian kale erantzunak ematen hasi dira. Momentuz ezagutzen ditugun erantzunetatik Jordi Cruixat-ek twiterren bidez jakinarazi digunarekin geratzen naiz: "La resposta a la sentència #HoTornaremAFer Amnistia, Democràcia i Autodeterminació".
Iruzkinak
Utzi iruzkina: