Gaur, urtarrilak 30 ditu; Greba Orokorra Hego Euskal Herrian.
Eguna, goizeko 4,45etan hasi da. Ordu horretarako ipinita nuen iratzargailua, eta ez du huts egin. Lasai lasai gosaldu dut, kalera joateko arropa jantzi, eta lehenengo hitzordurantz abiatu gara bikotea eta biok. Geratutakjo industrialdean, 5,30etarako iritsi gara, eta ordurako 50 bat lagun zegoen.
Sentsazio bereziak izan ditut, orain arteko greba guztietan kontratupeko langile bezala parte hartu izan dudalako. eta gaur berriz, erretreta hartu duen langilea lez. Gustora ibili naiz, langile gazteeekin batera bizitza/lan/pentsio duinak aldarrikatzen. Han ginela, zipaioek eskoltatuta, Eduardo Zubiarre enpresaria kotxez pasa dela komentatu dute. Atzo, Euskadi irratian egin ziuoten elkarrizketa entzun nuen, eta egia esan, Confebask horretan biltzen diren enpresariek ordezkarririk hoberik ez badute, ezer gutxi espero dezakegu haiengandik. Zubiarre jaunari erlojua geratu zaio, Bere adierazpenak oso atzerakoiak izan ziren: lan erreformak goraipatu zituen, soldata arrakalaz mintzatu zenean erridikulua egin zuen, ... Eta hori guztia, irrati publiko batean. EAJ-PNV-k irrati publikoa patronalari eskaini zion greba egunaren bezperan.
Gure herrian, Eibarren, asko izango gara greba egingo dugunok. Ni bizi naizen auzoan, horrelakorik ez dut ikusi auzoan bertan daramazkidan hogei urte luzetan. Komertzio txikiak itxita. Gustatuko litzaidake grebaren aurka agertu diren hainbat ezkertiar pentsionisten aurpegia. Uste dut ez dutela ezr ulertu, edo ez dute ulertu nahi izan. Madrileko gobernuari denbora gehiago eman behar omen zaio. Ba ez. Ultraeskuindarrek esparru guztietan egiten ari diren erasoen aurrean, ezkerra ezin da geldirik egon, estatuko ezkerrak Gobernua lagundu behar du, baina laguntzeko nahi eta nahi ez, hortzak zorroztu behar ditu. Aipatutako ezkertiar pentsionista horiek ez dute konprenitzen Euskal Herrian beste erritmoa, beste lehentasunak dituela, eta ez dugula inoren baimenik behar grebak konbokatzeko, hemen bizi garelako eta hemen erabakitzen dugulako.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: