Prozesuaren aurkako epaiketa amaitzear.
Epaiketa honi egun gutxi geratzen zaizkio. Esperpentoa amaitzear dago. Egunez egun, inkreszendo joan da, atzokoan miseriaren gailurrera iritsiz. Falta diren egunetan ez dut uste atzokoa gaindituko dutenik, baina espainiar estatuan dena posiblea da.
Atzo Javier Zaragoza fiskalak adierazi zuen 2017ko urria 1ean biolentziarik egon ez bazen, 1981eko otsailak 23an ere ez. Bi gertaera alderatu zituen, 2017koa estatu kolpea izan zela gaineratuz.
Eta modu paraleloan, egun eta ordu bertsuan, Madrilen, Auzitegi Gorenean hartu zuten beste erabaki batean Franco 1936ko urritik Estatu jefea zela esan zuten, hiru urteko gerra odoltsua ekarri zuen estatu kolpearen liderra legitimatuz.
Honen aurkako antidotorik ba al dago?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: