COVIDa nonnahi hizpide.

galdaramiño 1510776498689 El procés | 2021-01-20 15:53

 Iragan astean osteopata batekin hasi nintzen, gorputzeko atal ezberdinetan dudan minberatasuna arintzeko asmoz. Horrelakoetan ohi denez, kontsultak irauten duen bitartean gai ezberdinak mintzagai izaten dira, eta garai honetan COVID eta honek utziko duen arrastoak izan ziren gure gaiak. 

Birusak, barrura begira jarri gaituela zioen esteopatak, eta ez soilik, gutaz gehiago arduratzeko, emozioetan zein gure gorputz posizioetan  ere agerikoa dela.  Gorputzak  barrurantz egin duela, gure lepoak uzkurtu ditugula, eta jarrera tente izatea kostatzen zaigula. 

Herenegun berriz, plastikorik erabiltzen ez duen herriko dendan izan nintzen, harrikorako xaboia erosten.  Hemen ere, gure elkarrizketako gaia ditxosozko  birusa izan zen. Birusa eta gure agintariak herritarroi ezartzen dizkiguten neurrietan agerian uzten ari diren pedagogiaren falta. Izan ere, oso zaila egiten zaigu ulertzea hartzen dituzten neurrien zioak, neurri artean eta  neurriak ezartzeko denbora ezberdinetan kohesio falta altua da oso, eta oso arriskutsua jo genuen egunero hainbat pertsona hil egingo diren normalizazio hori. 

 


Utzi iruzkina: