Harrokeria ez da bidaide egokia.

galdaramiño 1510776498689 el procés | 2020-09-06 12:12
1

COVID 19a izeneko gaitza, oraindik oso urrun ikusten genuenean, Zaldibarko hondakindegian ezbeharra jazo zen. Zalantzarik gabe, hamarkada luzeetan Euskal Herrian, ingurumen alorrean izandako istripurik larrienetarikoa. Ezbeharrrean, lur bolumen handik behera etorri ziren, eta lubiziak Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran irentsi zituen.  Zorionez, dagoeneko Albertoren gorpuzkinak aurkitu dira, eta espero dezagun aurki, Joaquinenak agertzea.

Atzo, irailaren 5ean, EAEko lehendakariak, Iñigo Urkulu, Eusko Jaurlaritzako Gobernu berriko sailburuen izenak jakinarazi zituen, eta sailburuen artean Iñaki Arriola sailburu bezala jarraituko duela ikusi genuen. Aurreko egunetan, analista politikoetara jolastuz, sailburuen izendapenetaz beste lagun batekin jardun nintzen, eta Arriolaren jarraipena zaila ikusten genuen. Batetik, Zaldibarko hondakindegiaren jardunean Administrazioak egin ez duen lanaren arduraduna delako, eta bestetik, Idoia Mendia sailburuordea izateko PSEk pagatu behar zuen peajea, Arriola ikusten baigenuen.

Garbi dago gure iragarpenek huts egin dutela eta Urkulu lehendakariak harrokeri ariketa egin duela. Uztailaren 12ko hauteskundeetan, Zaldibarko handakindegiko ondoko herrietan bai PNVk bai PSEk behera egin zuten, baina ematen du jaitsiera hori Urkulurentzat esanguratsurik ez zela izan, bertako herritarrek eta herri mugimenduak erantzuletzat jotako Arriolak errepikatuko baitu. Denborak esango du, uztailaren 12an Zaldibarko hondakindegiaren inguruan jasotako zaplastekoa handituko den ala ez, baina normalean harrokeria ez da bidaide egokia.

Gaur, irailaren 6an, orain arte baino ozenago, Zaldibar Argitu, Iñaki Arriola dimisioa.

Alberto eta Joaquin gogoan.


Utzi iruzkina: