Izen abizenez ezagutzen zituzten.
Gaur maiatzak 23 ditu, larunbata. Atzo, Madrilek Hego Euskal Herria bigarren fasera igarotzea baimendu zuen, eta gaur Hego Euskal Herriko agintari autonomikoek gurean bigarren fase hori nolakoa izango den zehaztu dute. Astelehenetik aurrera murrizketeekin baina taberna barrura sartu ahalko dugu, elkarteek ere ateak zabalduko dituzte, etxeetan lagunekin elkartzea posiblea izango dugu, ...
Poliki poliki, batzuek amesten duten aurreko normaltasunera itzultzen hasiko gara; hori bai, toki itxietan eta kalean bi metroko distantzia ezinezkoa gertatuko zaigunean, musukoa eraman beharko dugu. Ezin uka, egoera berriak azken bi hilabete luzeko bizimoduari bizi poza ekarriko diola. Pena eta amorrua, hil diren 2000 pertsonengandik. Espero dezagun, astelehenetik aurrera murgilduko garen euforiak ez lausotzea bi hilabete luze hauetan pasatutakoa, eta gaitasuna izan aurrera begira ondorioak ateratzeko.
Egia esan, nik dakidala, pandemia honen eraginez hil den inor ez dut ezagutzen, baina 70 egunetan 2000 pertsona hiltzeak ikara sortarazten dit. Horrela esanda, 2000 pertsona horiek anonimoak dirudite, baina zooma itxiz gero, agertuko zaigun irudia da, horiek guztiek senideak, adiskideak, lagunak, lankideak zituztela, eta hauek izen abizenez ezagutzen zituztela.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: