Urte berria, erronka berria.
Orain arte, urte berriei erronkak ipintzeko ez dut ohiturarik izan. Aurten, urteko lehenbiziko egunetan Mendiak izeneko aplikazioa ezagutu dut, eta aplikazioan agertzen diren mendi guztiak igotzeko grina piztu zait. Erronka polita izan daiteke: 1500 mendi zapaltzea.
Gazte gaztea nintzela mendira joaten hasi nintzen, eta mendi askotan izan banaiz ere, ez nuke jakingo zenbatetan egon naizen, ezta, mendi batzutan, zenbat aldiz izan naizen ere. Eta hain zuzen, aurkitu berri dudan aplikazioak aukera horiek eskaintzen dizkit, eta erronkatzat hartu dut. Ez dakit lortuko dudan, baina osasunak ahalbideratuko nauen bitartean, aitzaki polita botak janzteko eta Euskal Herriko txoko ezberdinetatik ibiltzeko, mendiak ez ezik, herri zein ondare natural eta paraje berriez gozatzeko.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: