Erantzuna bikaina izaten ari da ( Joseba Egibar)

galdaramiño 1510776498689 el procés | 2020-04-15 19:37

Aurreko igandean, apirilak 12, Berria egunkariak Joseba Egibar-i eginiko elkarrizketan, jeltzaleari galdetu zioten EAEko sistema publikoa nola ari zitzaion erantzuten COVID-19 delako gaitzari. Jeltzaleak, erantzuna bikaina izaten ari dela ihardetsi zuen. Elkarrizketa gordetzeko modukoa da. Hau guztia pasatzerakoan jeltzaleei gogoratu beharko zaie azkeneko hamabi urtetan osasungintzan eta zaintza sistemen gauzatu dituzten murrizketak: oheetan, langile kopuruan, hauen sodatetan zein lan baldintzetan, ikerketan, ...

Gaur, apirilak 15, Araba, Gipuzkoan eta Bizkaian, birus honengatik hildakoen kopurua 902ra iritsi da. Gipuzkoan, hildakoen kopurua 161ekoa da, eta horietatik 117 Gipuzkoako zahar egoitzetan hil dira. Gipuzkoan hil diren 10 pertsonetatik 7 pertsona, Gipuzkoako zahar egoitzetan hil dira.

Hala ere, Joseba, esandakoa: erantzuna bikain izaten ari da.


Utzi iruzkina: