Azokak eta ortuko lanak galerazita?

galdaramiño 1510776498689 El procés | 2020-04-12 22:29

jon.urru@hotmail.com 1586726829156

Herenegun, apirilak10, Jaurlaritzak publikatu zuen informazioan jarduera ekonomikoan izandako hainbat aldaketen berri jasotzen zen. Bertan agertzen zen zer zabaldu zitekeen eta zer ez, zer egiterik zegoen eta zer ez.

Ni osasun krisi honetan gauza ezberdinek asaldatu naute: adinekoei ematen ari zaien trataera, osasungintza/ zaintza/ garbiketa/ elikadura kateko langileek jaso ez dituzten babeserako ekipoak, poliziak eta militarrak  egiten ari diren soberan dauden agerraldiak, aurpegi handiko politikariak, ..., baina herenegungoarekin edalontziak gainezka egin du, eta ez dut ezer ulertzen.

Ostiralean Jaurlaritzak esan zuen azokak, nekazari eta baserritarren azokak debekatuta zeudela, horrelakoetan gure osasuna arriskuan jartzen delako. Albiste honek sutan jarri zituen baserritarrak eta nekazariak, baita kontsumitzaile asko ere. Berehala, agindu horren kontra sinadura bilketa abiarazi zuten, eta hainbat udalek iragarri zuten euren azkokari eutsi egingo  ziotela, eta larunabatean bertan herri horietan azokak burutu ziren. Erantzun hau ikusita, Jaurlaritzak atzera egin behar izan du, eta bihartik aurrera debeku hori bertan behera geratuko da.

Etxeko baratzetan aritzea ere galarazi egin dute. Bakarrik posiblea dugu ortuariak jasotzea. Hori bai, etzi, Bilboko metroan milaka lagun ibiliko dira etxetik lanera joan etorrian. Jaurlaritzan erabakiak hartzen dituzten horiek, ba al dakite zertan ari diren? Ni baratzan egoten naizenean ezinezkoa dut inor kutsatzea inguruan inor egoten ez delako, eta zeinek kutsatuko nau, baratzan ni bakarrik egoten ba naiz?  Horretarako hainbeste aholkulari eta teknikari? Nola ulertu, Hernanin eta Errenterian( Gipuzkoa) baratzean landare berriak ezin landatu, eta bi udalerri horiekin muga duen Aranon (Nafarroa), bai. Nik, behinik behin, ez dut ulertzen. EAEko agintariak Nafarroakoak baino argiagoak al dira?

 


Utzi iruzkina: