Carles Puigdemontek ez du kosk egin ipini dioten amuan.

galdaramiño 1510776498689 El procés | 2017-11-22 21:48

galdaramiño 1511387657179

Espainiako Gobernuko Ogasun ministroa den Cristobal Montorok atzo hamar eguneko epea eman zion Carles Puigdemonti argitzeko presidente ohia den neurrian (unionismoarentzat hala da), dagokion pentsio ekonomikoa eskatuko ote duen. 

Erantzuteko Carlers Puigdemontek ez du hamar eguneko eperik behar izan, eta gaur bertan ihardetsi du, ez duela pentsio ekonomikorik eskatuko, abenduak 21eko hauteskundeak bitartean bera baita Generalitateko presidentea. Puigdemontek ez du kosk egin Montorok presidentea agerian uzteko ipini duen amuan, nahiz eta amuko beita oso tentagarria izan: urteko 112.000 euro. 

Puigdemontek erabaki horrekin bi gertakari garbi utzi nahi izan du: 

  • 155. artikulua ez duela onartzen, eta
  • bera dela presidente zilegia, 2015ean Katalunian eginiko hauteskundeen ostean modu demokratikoan hautatua.


Utzi iruzkina: