Arenys de Munt-etik 2012ko Diadara.

galdaramiño 1510776498689 El procés | 2017-11-10 20:23
1

2009ko irailean, Arenys de Munt-en  hasi zen herri galdeketaren ibilbide demokratikoa Barcelona hirian amaitu zen 2011ko apirilean. Ibilbide horretan herri galdeketa 500 herritan baino gehiagotan burutu zen, eta denera ia 900.000 herritarrek parte hartu zuten.

2009ko urrian bertan, herri galdeketetaz arduratuko zen Koordinadora abian jarri zen, eta Barcelonako galdeketa gauzatu ondoren, apirilaren amaieran, Kordinadora horrek bidea eman zion ANC Biltzar Nazional Katalanari. Bi urte horietan milaka herritarrek parte hartu zuten galdeketa horien prestaketa lanetan, eta haiek guztiak izan dira egun ezagutzen dugun mugimendu zabal horren haziak. 

ANC elkartearen helburua Kataluniako independentzia eskuratzea izanik, bere hastapenetik helburu hori azkartzeko proposamenak egin ditu. 2012ko udan "Marxa cap a la independència" antolatu zuen. Martxa honen bitartez Katalunia osoa zeharkatu zuten, iristen ziren herrietan egintza ezberdinak antolatuz. Martxa hau, inflexio puntua markatu zuen 2012ko Diadaren bezperan amaitu zen. Biharamunean, milioi bat eta erdi pertsona manifestatu ziren Barcelonako kaleetatik. Egun hartan Independentismoak aurrera urratsa itzela eman zuen.  


Utzi iruzkina: