Gaur eta larunbatean fokoa Kataluniako kaleetan egongo da.

galdaramiño 1510776498689 El procés | 2017-11-08 16:44

Gaurko Katalunian greba deituta zegoen. Urriak 3ko deialdiarekin alderatuz gero, oraingoan deitzaileak gutxiago izan arren, CCOO eta UGT desmarkatu dira, deitzaileek egun ez normalizatua izatea lortu dute. Medio digitaletan ikusi izan ditugun irudietan errepideak eta trenbideak moztuta agertzen dira. Irakaskuntzan deialdiak %50eko jarraipena izan du. Gaur espetxeratuen askatasunaren eskaera eta Errepublikaren defentsa kalean egon da, eta hurrengo orduetan egingo diren mobilizazioetan egongo da.

Eta berriro larunbatean, azaroak 11n, sinbologiarekin jolastuz, Barcelonan mobilizazioa izango da. Deitzaileek aurtengo bigarren Diada-ren bila doaz, eta baldintza asko daude horrela izan dadin. Kataluniako herriak aukera ezin hobea dauka Espainiar Estatuari adierazteko prest dagoela Estatu horrek antolatu dituen abenduak 21eko hauteskundeetan jokatzeko eta irabazteko. Aldi berean ere, Kataluniako herriak abagune polita izango du alderdiei hauteskundei begirako batasuna deia luzatzeko. Ikusiko dugu!


Utzi iruzkina: