Kataluniako unearen gaineko irakurketa interesatua.
Gero eta gutxiago falta da abenduak 1eko hauteskundeetarako, eta hemen Euskal Herrian EAJ-k kontrolatzen dituen hedabideetan, edo hedabideetan tertuliano moduan EAJren ildo politikoa defendatzen dabiltzan pertsonak, zilegitasun osoz, nire aburuz errealitatea eta euren nahia konfunditzen ari dira. Zabaltzen ari diren mezua, asko sinplifikatuz, fase berri honetan Katalunia eta Espainiar Estatuaren arteko paktu ekonomikoa gailenduko dela, eta paktu ekonomikoa horrekin, egun independentinmoaren esparruan dauden asko eta asko asetuta geratuko direla. Finean, aldebikotasunaren bidea Espainiar Estatuan geratzeko.
Pertsona hauek ahaztu egiten dute Kataluniak inoiz ez duela izan hain gertu Errepublika. Etxeko lanak eginda zituztela, baina ezin izan dute aurrera urratsik eman, Espainiar Estatuak geldiarazi dituelako.
Orain berriz, lehiaren bigarren zatian murgildurik gaude. Abenduak 21ean, 2015eko haiteskundeekiko botoetan igotzea lortuz gero, posizio ezin hobean kokaturik geratuko dira Errepublika eraikina altxatzen hasteko. Programetan, Espainiako Estatuarekiko aldebikotasuna adostu dute, jakinda bide hori ezinezkoa izan dela orain arteko fasean, eta ezinezkoa izango dela abenduak 1etik aurrera zabalduko den fasean. Baina, hala eta guztiz ere, Europaren aurrean negoziatzeko duten jarrera azaldu behar dute.
Espainiar Estatua izan dadila bestelako jarrera erakutsiko duena.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: