Elkartasuna aste honetako asteartean Epaitegitik pasa behar izan duten Seu d'Urgell-eko hezkuntzako 8 langileekiko.

galdaramiño 1510776498689 El procés | 2017-11-09 14:53

Hainbat ikasleen familik salaketa jarri ondoren, pasa den asteartean herri horretako 8 irakaslek epailearen aurrean aurkeztu behar izan zuten. Deklarazioak egin ondoren aske geratu ziren, baina haien aurkako ikerketak jarraituko du. Salaketaren oinarrian Seu d´Urgell-eko  hiru ikastetxetan Katalunian urriak 1ean burututako erreferendumean gertatutako istiluen gaineko lanketa dago. 

Gertaera honen harira hiru gogeta partekatu nahi nituzke:

  1. Eskolaren funtzioa. Irakurriko bagenu edozein eskoletako hezkuntza programa, eskolaren helburuen artean ikasleak bizitzarako prestatzea, ikasleengan espiritu kritikoa sortzen ahalegintzea, inklusibitatean heztea, ikaslei aukera berdintasunerako aukerak ematea, jendarte eleanitzarako prestatzea, ..., horrelakoak topatuko genituzke. Zortzi irakasle hauen eskoletako hezkuntza programak irakurriz gero ziur horiek guztiak eta gehiago aurkituko genituzkeela. Eskolaren funtzioa hori baita: ikasleei tresna ezberdinak eskaintzea helburu horietara ahalik eta gehien hurbiltzeko. Arazoak sortzen dira hainbat helburuetara iristeko moduek statuquoa kuestionatzen dutenean, boterea dutenek ez baitaude prest euren egiteko erak, eurek gertaerak azaltzeko duten monopolio horretan bestelako errelatorik onartzeko. Beraz, ikasleengan kritikotasuna lantzea bai, batzuk dituzten pribilegioak ikutzen ez diren bitartean.
  2. Botere harremanak.  Arestian aipatutako helburuak lantzerakoan nahi ta nahi ez, eskolan bertan ematen diren botere harremanen gaineko azterketa, irakurketa kritikoa, lanketa egin behar da, egin beharko litzateke. Eskola jendartearen islada da, eta jendartean aurkitzen ditugun botere harreman ezberdinak eskolan ere, eskolako testuingurura egokiturik, erreproduzitzen dira: hezkuntza langile ezberdinen artean, hezkuntzako langileak eta ikasleak, ikasleen artean, hezkuntzako langileak eta familiak, hezkuntza administrazioa langileekin, familiekin, ikasleekin, ... Eta harreman hauetan guztietan boterea duenak bere pribilegio posiziari eutsi nahi izaten dio. Seo dÚrgell-eko kasu honetan arazoa ez da urriak 1ean jazo zenaren lanketa, baizik eta lanketa horretan egin zen errelatoa.
  3. Errelatoaren lehia. Urriak 1ean zein aurretik edo ondoren gertatuaz errelato lehia izugarria da. Esan dezakegu lehia horretan irabazleak geografikoki bereizturik daudela. Katalunian, irabazleak independentistak dira, eta gainerako Espainiar Estatuan, unionistak dira garaile. Unionismoaren espazio geografikoan Estatuaren posizio nagusiaren aurkako iritzirik, ia ez dago, eta  disidentziarik egotekotan, garesti ordaintzen da (El Pais-eko kaleratzeak). Estatuak Kataluniarekiko botere harremanetan espazioa irabazi nahi badu, errelatoaren lehian buruz belarri sartu beharra dauka, eta horregatik hain zuzen irakasle hauen kontra jo du, ezin baitu onartu, bere botere posizio horrek  indarkeria erabiltzeko ematen dion "legitimitatea" inork kolokan ipintzea, nahiz eta "deslegitimitate" hori hiru ikastetxetako espazio txikian gertatu. Espainiar Estatua Katalunian estatua errekonkistatu behar du eta bide horretan Espainiar Nazioaren sinbologia ezinbestekoa duen bezala, behar du ere bere errelatoa  gailentzea, eta horretarako denetarik egiteko gertu dago. Eta hezkuntza nola edo hala, lehenago edo beranduago, esku hartu  beharko du.  


Utzi iruzkina: