Kategoria: pse
Casi todo el mundo recordará que a lo largo de los 18 meses de conflicto en Metro Bilbao, hubo un blog que llevaba por nombre "La verdad de Metro Bilbao" desde el cual se vertían día sí y día también críticas, infamias, insultos y constantes mentiras contra la plantilla de metro, el Comité de Huelga y de una manera algo más obsesiva contra el sindicato LAB y sus componentes. Desde el Comité de Huelga denunciamos esta situación mientras la dirección nos contestaba que no tenían nada que ver en este ...
Igandeko hauteskunde orokorrek erreakzio ugari sortu dituzte dagoeneko. Euskal Autonomia Erkidegoan, urrutira joan gabe, Amaiurrek, EAJk eta Ezker Batuak adierazi dute (bakoitzak bere aldetik) hauteskunde autonomikoak aurreratzea komeniko litzatekeela. Eztabaida hau ez da berria; asko-gutxi 2009ko hauteskundeen ondotik sortu zen, orduan aukeratutako Legebiltzarrak ez zituelako EAEko gizartearen sentsibilitate guztiak ordezkatzen. Hain zuzen, hauteskunde horietan ezker abertzale ofiziala legez kanpo egonda lortu zuen bloke "konstituzionalistak" (PSE-PP-UPyD) eserlekuen gehiengoa, eta horr...
Espainolek, mende askoren ostean, oraindik ere erresistentzia handia pairatzen dute euskaldunon aldetik. Bistan dute ez garela herri menderatzen erraza eta, horregatik, estrategia sibilinoagoak asmatu behar dituzte Euskal Herria behin betikoz konkistatzekotan. Gure gizartean euren aldeko kanpotar mordoa txertatu ostean, eta euren hizkuntza eta kultura gureak bailiran behin onarrarazita, oraindik, nazioa garela eta geure bidea egin nahi dugula ikusten dute, eta hori guztia, neurri handi batean behintzat, EAEn daukagun autonomia politikoari esker lortu dugula konturatu dira. Ez dira, e...
Jakin da hauteskunde gauak utzi zuen azken inkognitaren erantzuna: Arabako azken eserlekua, igandean 8 botogatik Eusko Alkartasunak lortu zuena, atzerriko botoak zenbatuta, Alderdi Sozialistara joan da. Zentzu horretan, PSEk 25. eserlekua lortu du eta EA bakar batekin gelditu da Gasteizko Legebiltzarrean. Abertzaleontzat berri kaxkarra, duda barik, Patxik ez baitu orain Rosaren UPDren beharrik gehiengoa lortzeko; aldiz, PPrekin bakarrik adostuta gehiengo absolutua lortzeko bidean da.Aldaketa horrek Eusko Alkartasuna kinka larrian utzi du. Inoiz baino boto gutxiagorekin (38.000 pasatxo) eta ...
Labur bada ere, azaldu nahiko nuke "konstituzionalista" edo "espainiar nazionalistek" osatutako gobernua zergatik ez zaidan bideragarria iruditzen.1- Hiru alderdi horien (PSE, PP eta UPD) dagoen distantzia ideologikoagatik. Gobernuaren helburu bakarra orain arteko hirukoa ordezkatzea izango litzateke. Hasieran neurri "espektakularrak" egingo lituzkete, beraien arteko batasuna agertzeko... baina epe ertainera argi geldituko litzateke programen aurkakotasuna. "Arrakasta" bakarrak orain arte lortutakoaren aurka joatean izango litzateke (euskararen kontra, erabakitze eskubidearen kontra...) bai...
Egun bakar bat, ordu gutxi batzuk hauteskundeak izateko. Demokraziaren jaia (kar-kar). Gehienok urduri egongo gara emaitzei so; zerbait aldatuko balu bezala. Eta ez da ezer aldatuko. Hobe esanda, herri honek pairatzen duen egoera antidemokratikoa Vascongadetako Parlamentilloan islatuko da. EAJkoei berdin zaie, are gehiago poz-pozik daude ezkerti eta abertzale askoren bozka jasoko dutelako. Boto inutila guztiz; ezertarako balio ez duelako. Erregionalismoa, txistua eta tanborila. Orain arte, Azkarragak txistua eraman du; Madrazok tanborila eta Ibarretxek erregionalismo kutsua ja...
Krisi ekonomikoa eta hauteskundeak. Krisialditik at gidatuko gaituen “mesiasa” aukeratzeko ordua heldu da. Hauteskundeak gero eta hurbilago daude. Hasi gara, komunikabideen urduritasuna nabaritzen. “Inkisidore modernoan atzaparrei” poltrona amaituko zaiela dirudi, baina batzuk Todo por la patria egiten duten moduan, besteek Todo por la poltrona egingo dute. Horregatik, mugimendu gehienak ikusteko gaude. Gogoan dut, Arzallusek hauteskunde eta hauteskunde osteko momentu hauek “ritos de apareamiento” moduan nola definitu zituen. Basagoiti atzo bertan hasi zen. Lopezi hiru kontseilaritza ...
Deustura etorri zen Patxi Lopez asteazkenean. Diskurtso prefabrikatu eta erraz bat bota zuen lehen 30 minututan. Gero ikasleok galderak egiteko aukera izan genuen. Galdera asko baina erantzun gutxi. Erantzunak ere aurretik prestatutakoak; bulego, bilera eta marketing kanpainetan. Lopez Lehendakari izango dela sinistuta dago. Logikoa izan daiteke; beti errazagoa baita partidua irabaztea futbolari bat kaleratzean. Kasu honetan 9 parlamentari kaleratuko dituzte “sozialista” espainiarrek. Nola galdu? Hainbat galdera sortzen zaizkit honen harira; ezker abertzalea at geratzean, zei...
iarriola.com weba kendu egin dute badaezpada. Kendu... bueno, portada kendu dute, baina Google hor dago, barruko edukietara zuzenean eramateko prest, eta interesgarria gure Alkateren albistegiak esaten zuena duela lau urte. Errebalgo Merkatu Plaza orduan anuntziatu- Coliseoa, hain zuzen, orduan hasi. Amañako paseoa, orduan hasi. Eta tira, Udalaren beste albiste on batzuk. Interneten 3 asteko karrera baino ez zen izan ordukoa, antza. Aurten DV eta El Correo-ko rekopilaziño batekin hasi dira.
Lehen ezin genituen Euskal Herria eta Irlanda alderatu, ez baitziren batere antzekoak. Montenegron gertatuko denak ere ez omen du zer ikusirik Euskal Herriarekin. Lalo Lopezen semeak hala badio, hala izango da, baina ez al ziren nazionalistak beren herria guztiz desberdina zela ziotenak? Aldatuko al dute sozialistek beren himnoa? Abestuko al dute Errosaren Festan: “Euskaldunek munduan ez dugu parerik.....”?