Emakume marokiarra

rekobeko 1456152334086 rekobeko | 2008-01-17 22:22

  Isiltasunaren eta menekotasunaren gainetik, ez dago dudarik: emakumea da familia marokiarraren pilare nagusia. Gizon bati egin ahal zaion irain lotsagarrienetako bat da esatea "Seer al muk!" (joan zaitez zure amarenera), adiraziz amak sentituko lukeen lotsa jakingo balu zer-nolatan dabilen bere semea. Ama da semeari bizitza eman, elikatu eta bere etorkizuna eratzen duena, eta horregatik da hain errespetatua nazioaren arimatzat.   Amatasunaren instituzio honen inguruan zurrunbiltzen dira arau gatazkatsuak eta emakume garaikidearen gaineko itxaropeak Islamean. Adibidez, badira he...


Islamari buruz.....

rekobeko 1456152334086 rekobeko | 2008-01-17 21:04

  Allahu akbar, Allahu akbar...Ashhadu an la Ilah Allah...Ashhadu an Mohammedan rasul Allah...Haya ala as-sala...Haya ala as-sala...  (Jainkoa bikaina da, Jainkoa bikaina da..ez dago Allah beste jainkorik...Mohammed da Bere profeta...Zatoz pregatzera, zatoz pregatzera...)   Marokon berria den bisitariaren belarriak asaltatzen dituzten soinu anitzen artean,behar bada,otoitzerako deiarena inpresio ahaztezinena eragiten duena da.  Musulmanak egunean bost aldiz izaten dira otoitzera deituak; ez beti mezkitara joan daitezen, baina bai dauden lekuan prega dezaten.   Osti...


Arganeko olioa

rekobeko 1456152334086 rekobeko | 2007-12-16 19:50

    Arganeko arbola (Argania spinosa) Agadirren iparraldeko Haha kostaldean zehar eta Hegoaldeko baiaran hazten da; oso motelki hazi egiten den arbola arantzatsu honek oliboaren antza du. Arbola hau topa daitekeen munduko leku bakarra Marokoko Hego-mendebaldea da; eta arganeko baso eskasak Biosferaren Erreserbatzat errekonozitu berri ditu Unescok. Arganeko arbola beroari oso erresistentea da eta 50 gradu-zentigradu baino goragoko tenperaturan biziraun daiteke; beraz, desertifikazioaren kontrako ezinbesteko erreminta bilakatu da hegoaldeko Marokon.     Arbola h...


Henna

rekobeko 1456152334086 rekobeko | 2007-12-16 19:47

   Marokon zehar, belar eta espezien "zoko" edo merkatu guztietan, ikusgarriak dira olibaren berde ilun bateko hautsen piramideak, henna izenez esaguturikoa.     Hennako landarea txikitzean eta prentsatzean lortutako hautsa balore hadikoa da bere propietate osasuntsu eta sendatzealeengatik, eta emakumeek beren azala eta ilea zaindu eta ederragotzeko erabiltzen dute. Ileari tonu gorrizka distiratsu bat emateko, henna arraultzarekin, esnearekin edota fruitu baten pulparekin nahasturik aplikatzen dute.     Limoizko zukuarekin, iltze-kanelarekin (klabo) ...


Gaur egun Essaouira deituriko portua jabetza garrantzitsua zen antzineko garaietan, zeren eta oso gauza preziatu bat baitzuen: kolore morea. More inperiala ezin zen fabrikatua izan, eta erregetza eromatarrari zorrozki erreserbaturiko kolorea zen. Horrek azaltzen zuen bere gehiegizko prezioa, zeina Aristotelesen arabera izan behar zuen 10 edo 12 aldiz bere pisua urrean. Tinta natural hau Murex puntazorrotzetik, nolabaiteko itsaz barrazkilotik, ateratzen zen. Izaki hau Essaouiraren kostaldean dauden Purpuraire irletako arroketan itsatzen ziren. Berez, fenizioek egon ziren erromatarrak baino...


Berebereak

rekobeko 1456152334086 rekobeko | 2007-12-01 19:13

   Urtze handiaren ostean azaldutako lur emankorrak iman baten moduan erakarri zituen Ekialde Gertuko nomadak, Marokoko Amazigh-en arbaso goiztiarrak, zeintzuk antzinako egiptiarren urruneko lehengusuak baitziren. Atlas Altuan, Brontze Aroko petrografiaek,K.A.1600. urtekoak, arrantza, ehiza eta zaldi gainean ibiltzearen ekintzak errepresentatzen dituzte; Azal eta kulturen konbinazio aldakorrak azalduko luke jende hauen moldaerraztasuna eta trebetasuna. Badirudi feniziarrak K.A.800. urtean heldu zirela eta Ekialdeko afrikarrak K.A. 500 inguruan, eta erromatarrak heldu zirenean,K.A...


Gutxienez 5000 urteetan zehar, Maroko Saharako, Mediterraneoko eta Afrika sub-saharianoko sustraiak zituzten jendeaz habitatua egon da, Amazigh-ak edo, "jende askea". Asko izan ziren, arrakastarik gabe, Amazighen lurraldeak hartzen ahalegindu ziren armadak. Erromatarrek 250 urte eman zituzten hauek menperatu ezinean, eta arrazoi horrengatik deitu zieten "Berbers" edo barbaroak. Inbasore Umayyaid arabiarrek berber hitza erabiltzen jarraitu zuten Amazigh-ak izendatzeko, al-Karina, Amazigh-en erregina gudariarekin, eta bere armadekin  tratu egoki bat mantendu nahian, honek Umay...


K.A. lehenengo mendean, jada, komunitate bereber judutarrak ezarrita zeuden Marokoko hirietan, kulturan eta industrian. Europako merkatu nagusietatik baztertuak izandako komunitate judutarrek eginkizun erabakigarriak bete zituzten Marokon nekazari, metalurgiari, larru -tindatzaile, beira-putzegile, koadernatzaile eta behi-zaintzaile moduan. Hauen lana, negozioa ongi zihoanean, tasatua izan ohi zen eta, gaizki zihoanean, onespena kendu eta errua leporatzen zitzaien, sarritan.  XIV-XVI. mende bitartean Europan jasan izandako pertsekuzio, inkisizio eta heriotzen ostean, europear judutar a...


Islama Marokon

rekobeko 1456152334086 rekobeko | 2007-11-13 16:56

Marokiar populazioaren ia %99a musulmana da. 1700 urte edo gehiagotan zehar ezarri ziren Marokon komunitate kristau eta judutarrak, baina azkeneko urteetan hauen kopurua asko gutxitu da. Hortik sakabanatuta dauden zenbait protestante eta hinduez gain, badira 23000 inguru kristau eta 65 apaiz kristauak, gehienak hiri handietako erdiguneetan. Frantziarako, Israelerako eta Estatu Batuetarako emigrazioak Marokon behin izandako komunitate judutar irmoa gutxitu egin du gutxi gora-behera 7000 edo 7500era, eta behin ere Fezeko, Marrakesheko, Safiko, Essaouirako eta Mekneseko melah h...


   Marokoko pertsona guztiak, aberatsak zein pobreak, gauza bat dute elkar komunean: familiarekiko lotura oso gogor bat. Bakoitzak bere lanbide, ardura eta ideia propioak baditu ere, orokorrean, beren helburuak eta nahiak familiari lotuta daude, nolabait.     Errege familiaren salbuespen posiblearekin, Marokon statusa ez da eskuratzen hainbeste aberastasuna bilduz edo erakutsiz, baizik eta berau familiarekin konpartituz.    Status handiagoko baten sinboloak (hala nola, motorra on bat edo satelite bidezko telebista), prezio bat duten jabetzak diren heinean,...


Azken iruzkinak