Marokoko kultura eta ekonomiari buruzko aipamen batzuk
Marokoko pertsona guztiak, aberatsak zein pobreak, gauza bat dute elkar komunean: familiarekiko lotura oso gogor bat. Bakoitzak bere lanbide, ardura eta ideia propioak baditu ere, orokorrean, beren helburuak eta nahiak familiari lotuta daude, nolabait.
Errege familiaren salbuespen posiblearekin, Marokon statusa ez da eskuratzen hainbeste aberastasuna bilduz edo erakutsiz, baizik eta berau familiarekin konpartituz.
Status handiagoko baten sinboloak (hala nola, motorra on bat edo satelite bidezko telebista), prezio bat duten jabetzak diren heinean, gutxiago baloratzen dira familia osoaren ongizatea ahalbidetzen duten erosotasunen aurrean.
Hala ere, egoera hau aldatzen hasia da. Hazkundean dagoen erdiko klaseko jendea familia handietako etxeetatik aldirietako pisu txikiagoetara mugitzen dira eta jabetza komuna jada ez da hain komuna. Hori bai, familiarekiko loturak berebiziko garrantzia izaten jarraitzen du Marokon, eta atzerrian bizi diren marokiar gehienen diru sarrerak familia mantentzeko ezinbestekoak izaten dira.
Hemen zaudenean, azkar konturatzen zara nola jende gehienak ez dizun hainbeste galdetzen zertan egiten duzun lan ala zertan ematen duzun denbora librea, baizik eta non dagoen zure familia, ezkonduta al zauden, seme-alabarik al duzun.....beraientzat pertsona bat ezagutzeko esanguratsuagoa da zer egiten duen bere familiak, beste kontu guztiek baino.
Familiaren ostean, hezkuntza da status sozialaren erakusle garrantzitsu bat Marokon. Populazio hiritarraren %53ak irakurtzen eta idazten daki. 2003ra arte emakumezkoen %60 analfabetoa zen.
Neska marokiarrek, hezkuntza bat izateko lan egiten duten 15 urte baino gutxiagoko umeen milioi erdiaren bi heren osatzen dituzte. Baina zenbait aurrerakuntza ematen ari dira presio sozial baikorrari esker, 14 urtera arteko hezkuntza derrigortuz eta, horrela, lanean diharduten umeen kopurua dramatikoki gutxituz.
Gaur egun, 10-14 urte bitarteko mutilen ehunekoaren laurden batek egiten du lan.
Arau sozialei dagokienez, nabaria da kanpoaldean, guztion bistara, onartezin kontsideratzen diren jokabideak _adibidez, alkohola edatea edo ahoan musukatzea kontrako sexuko norbaitekin_ ,normalean onartuak izaten direla jatetxe baten terrazaren edo ineternet kafe baten intimitate erlatiboan, esaterako.
Legean ezarrita badago ere debekatuta dagoela, beste gauzen artean, alkohola saltzea mezkitaren bistara, sexua praktikatzea ezkondu aurretik, homosexualitatea edota erregea iraintzea, gaur egun, lege hauen aplikazioa kasu berezietan ematen da bakarrik.
Beharreko diskrezioarekin, halako jokaera gehienak sozialki onargarriak izaten dira.
Ekonomia
Banku Mundialak estimatzen du populazioaren %19a txirotasunean bizi dela, eta langabezia %13ra heltzen dela.
Populazioaren %17ak egunean 1’4 euro baino gutxiago irabazten duen herrialde batetan, (urteko diru sarreren bataz-bestekoa 1100 eurokoa da), ez dago familia bat elikatzeko fondo edo oinarri nahikorik; zer esanik ez, hezkuntza altuago baterako zein beste beharretarako.
Sekurantza Soziala familiak eskainitakoa da, ez gobernuak eskainitakoa, eta langileeen konpentsazioa ez da existitzen. Hala ere, zenbait ekintzailek eta elkartek burututako presioaren eraginez, zenbait industrik erregulazioak eta langileen ongizatea aseguratzeko lizentziak ezartzen ari dira.
Marokon aberatsen eta txiroen arteko gunea edo ezberdintasuna hazten ari den bitartean, erdi mailako klase berri bat eratzen ari da aurrera egitea lortzen duten nekazarien eta gobernuko “arrain lodien” artetik.
Beste guztien gainetik dagoen, buruzagi den, klase ekonomikoa Marokoko familia erreala da, zeinaren aberastasuna orain dela gutxi estimatua izan baita, familiako kide batengatik, 2’8 bilio euro eta 14 bilio euro artean. Erantzun moduan, ofizialki zigortuta izandako aldizkari marokiar batek erregearen salarioa publikatu zuen: 31000 euro inguruan hilean
Produktuak eta ikusmirak
Turismoaren eta erdiko klasearen hazkundearekin, zerbitzuena da orain Marokoko ekonomian azkarren hedatzen ari den sektorea; 2004an BPGren %42a osatzen zuen.
BPGren beste %15a industriatik dator; larruzko artikuluetatik, ehun-gaietatik eta janari prozesamendutik, baina, batez ere, folsfatoko erauzketatik Mendebaldeko Saharan.
BPGren beste %40 erraldoaia nekazaritzatik dator, gehien bat zitrikoen esportaziotik. Arrantza ez da, jada, behin izandako industriaren erdigune nagusia, arrain erreserbak izugarri jeitsi direlarik Mediterraneoan. Hashisha, ostera, oraindik da diru-sarrera nagusia Marokon, poliziak burututako sarekadek arriskutsuagoa bilakatu badute ere, esportaziorako produktua da soilik.
Olioaren erauzketa Mendebaldeko Saharan garestia eta ingurunerako kaltegarria suertatzen denez, orain Maroko errekurtso energetiko berriztagarrietara zuzentzen ari da gehiago. Herrialde aitzindaria izan zen, Rifean haizeraen indarra aprobetzatuz, eta British Petroleum-ekin elkarkidetu da Marrakesh inguruko herrietako 20.000 bizilekuetan energia solarra jartzeko.
Uraren egoera, berriz, ez da etorkizun handikoa. Hazkundean dagoen hiritar kopuruaren eskaera dela eta, Marokoko ur erreserbak inoiz baino baxuagoak dira momentu honetan eta, dirudienez, Atlaseko ura (nekazariek orain arte aurrera ateratzeko erabilitakoa) hirietako eskaera horri heusteko bideratuko dute laister.
Centre for Environmental Systems Research-en arabera, Maroko ur falta gogorra jasaten duten herrialdeen klasifikazioaren gailurrean dauden 25 herrialdeen artean dago, Sudan eta Mexikoren gainetik.
Hala ere, badago esperantza nekazarientzat eta beren astoentzat oraindik. Maroko “ongarri gordinen“ munduko esportatzaile handiena da, eta errekurtsoak simaurraren produkzio intentsibora berbideratzeak, meatze arriskutsuen eta fosfatoaren prozesamenduaren (ongarri kimikoan bilakatzeko) amaieraren hasiera suposa lezake.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: