Isiltasunaren eta menekotasunaren gainetik, ez dago dudarik: emakumea da familia marokiarraren pilare nagusia. Gizon bati egin ahal zaion irain lotsagarrienetako bat da esatea "Seer al muk!" (joan zaitez zure amarenera), adiraziz amak sentituko lukeen lotsa jakingo balu zer-nolatan dabilen bere semea. Ama da semeari bizitza eman, elikatu eta bere etorkizuna eratzen duena, eta horregatik da hain errespetatua nazioaren arimatzat. Amatasunaren instituzio honen inguruan zurrunbiltzen dira arau gatazkatsuak eta emakume garaikidearen gaineko itxaropeak Islamean. Adibidez, badira he...
Allahu akbar, Allahu akbar...Ashhadu an la Ilah Allah...Ashhadu an Mohammedan rasul Allah...Haya ala as-sala...Haya ala as-sala... (Jainkoa bikaina da, Jainkoa bikaina da..ez dago Allah beste jainkorik...Mohammed da Bere profeta...Zatoz pregatzera, zatoz pregatzera...) Marokon berria den bisitariaren belarriak asaltatzen dituzten soinu anitzen artean,behar bada,otoitzerako deiarena inpresio ahaztezinena eragiten duena da. Musulmanak egunean bost aldiz izaten dira otoitzera deituak; ez beti mezkitara joan daitezen, baina bai dauden lekuan prega dezaten. Osti...
Arganeko arbola (Argania spinosa) Agadirren iparraldeko Haha kostaldean zehar eta Hegoaldeko baiaran hazten da; oso motelki hazi egiten den arbola arantzatsu honek oliboaren antza du. Arbola hau topa daitekeen munduko leku bakarra Marokoko Hego-mendebaldea da; eta arganeko baso eskasak Biosferaren Erreserbatzat errekonozitu berri ditu Unescok. Arganeko arbola beroari oso erresistentea da eta 50 gradu-zentigradu baino goragoko tenperaturan biziraun daiteke; beraz, desertifikazioaren kontrako ezinbesteko erreminta bilakatu da hegoaldeko Marokon. Arbola h...
Marokon zehar, belar eta espezien "zoko" edo merkatu guztietan, ikusgarriak dira olibaren berde ilun bateko hautsen piramideak, henna izenez esaguturikoa. Hennako landarea txikitzean eta prentsatzean lortutako hautsa balore hadikoa da bere propietate osasuntsu eta sendatzealeengatik, eta emakumeek beren azala eta ilea zaindu eta ederragotzeko erabiltzen dute. Ileari tonu gorrizka distiratsu bat emateko, henna arraultzarekin, esnearekin edota fruitu baten pulparekin nahasturik aplikatzen dute. Limoizko zukuarekin, iltze-kanelarekin (klabo) ...
Tanger irrikatua izan da mila urtetan baino gehiagotan zehar, Gibraltar-eko itsasartea kontrolatzeko leku estrategiko gisa; bere portua polemikoenetako bat izan zen Mediterraneoan. Antzineko greziarrek eta fenizioek eremu hau setiatu zuten eta biek komertziorako base moduan erabili zuten.Garai horiek mitoz zipriztindurik daude. Paradisua lurran, Herepidesen lorategia, teorikoki gauza bera. Hemen izan omen zen Herculesek Antaeus erraldoia menperatu zuela eta ume bat adoptatu zuela, Sophax, erraldoiaren sorginaren laguntzaz, Tinge deitzen zena, eta hiriari bere izena, Tingis, esk...
Gaur egun Essaouira deituriko portua jabetza garrantzitsua zen antzineko garaietan, zeren eta oso gauza preziatu bat baitzuen: kolore morea. More inperiala ezin zen fabrikatua izan, eta erregetza eromatarrari zorrozki erreserbaturiko kolorea zen. Horrek azaltzen zuen bere gehiegizko prezioa, zeina Aristotelesen arabera izan behar zuen 10 edo 12 aldiz bere pisua urrean. Tinta natural hau Murex puntazorrotzetik, nolabaiteko itsaz barrazkilotik, ateratzen zen. Izaki hau Essaouiraren kostaldean dauden Purpuraire irletako arroketan itsatzen ziren. Berez, fenizioek egon ziren erromatarrak baino...
Urtze handiaren ostean azaldutako lur emankorrak iman baten moduan erakarri zituen Ekialde Gertuko nomadak, Marokoko Amazigh-en arbaso goiztiarrak, zeintzuk antzinako egiptiarren urruneko lehengusuak baitziren. Atlas Altuan, Brontze Aroko petrografiaek,K.A.1600. urtekoak, arrantza, ehiza eta zaldi gainean ibiltzearen ekintzak errepresentatzen dituzte; Azal eta kulturen konbinazio aldakorrak azalduko luke jende hauen moldaerraztasuna eta trebetasuna. Badirudi feniziarrak K.A.800. urtean heldu zirela eta Ekialdeko afrikarrak K.A. 500 inguruan, eta erromatarrak heldu zirenean,K.A...
Yusuf bin Tachfin Sultan Almoravid-ak 1062an fundatu zuenean, Marrakesh mundu islamikoko erdigune artistiko eta kultural garrantzitsuena bilakatu zen. Almoravideek Espainiako konkistan arpilatutako aberastasunen zati handi bat erabiliz, Youssef-ek hiri zabaldu eta ederragotu zuen. Hala ere, hiriaren lehenengo urrezko garaia Youssefen semearen, Aliren, agintaritzapean eman zen. Aliren ama esklabu kristaua izan zen. Palazioak, mezkitak eta binuetxeeekin batera, Alik khettara zabalaren eraikuntza zuzendu zuen (lurrazpiko ureztapen-kanalak), oraindik ere Marrakesheko lorategiak Atlas altuko ur...
Gutxienez 5000 urteetan zehar, Maroko Saharako, Mediterraneoko eta Afrika sub-saharianoko sustraiak zituzten jendeaz habitatua egon da, Amazigh-ak edo, "jende askea". Asko izan ziren, arrakastarik gabe, Amazighen lurraldeak hartzen ahalegindu ziren armadak. Erromatarrek 250 urte eman zituzten hauek menperatu ezinean, eta arrazoi horrengatik deitu zieten "Berbers" edo barbaroak. Inbasore Umayyaid arabiarrek berber hitza erabiltzen jarraitu zuten Amazigh-ak izendatzeko, al-Karina, Amazigh-en erregina gudariarekin, eta bere armadekin tratu egoki bat mantendu nahian, honek Umay...
Hiri honen antzineko izena Chaouen zen, soilik, "pikuak" esan nahi duena, inguruan diren mendiei erreferentzia eginez. Okupazio espainolaren menpean ahozkera Xaouen-era aldatu zen eta 1975an Chefchaouen berrizendatua izan zen ("begiratu pikuei"). Gaur egun, bi izendapenak erabiltzen dira berdin-berdin. Moulay Ali Ben Rachid-ek fundatu zuen Chaouen 1471n, Rifeko tribu berebereen base moduan Ceutan zeuden portugesen aurkako atakeak bideratzeko. Hiriak aurrera egin zuen eta nabarmenki hazi zen 1494an, Granadan bizi izandako jazarpenetik ihes egindako musulman eta judutarren iritsierarekin. ...
Andrea dut izena eta kazetaritzako ikaslea naiz. Komunikabideen Ereduak deituriko ikasgaiaren atal praktikoa web-blog bat sortzean eta astero zer edo zer publikatzean datza. Momentu honetan Marokon bizi naiz. Hemendik aurrera, ezagutzen ari naizen herri eta hiriei buruzko informazioa publikatuko dut espazio honetan eta hemengo kultura eta historiari buruzko artikulotxoak idatziko ditut. Nire lehenengo esperientzia da bitakoren mundu honetan. Espero det norbaiten interesekoa izatea. Edonola ere,ni gogo onez egitera noa. Hori ba!