Marrakesh

rekobeko 1456152334086 rekobeko | 2007-11-29 18:28

Yusuf bin Tachfin Sultan Almoravid-ak 1062an fundatu zuenean, Marrakesh mundu islamikoko erdigune artistiko eta kultural garrantzitsuena bilakatu zen. Almoravideek Espainiako konkistan arpilatutako aberastasunen zati handi bat erabiliz, Youssef-ek hiri zabaldu eta ederragotu zuen. Hala ere, hiriaren lehenengo urrezko garaia Youssefen semearen, Aliren, agintaritzapean eman zen. Aliren ama esklabu kristaua izan zen. Palazioak, mezkitak eta binuetxeeekin batera, Alik khettara zabalaren eraikuntza zuzendu zuen (lurrazpiko ureztapen-kanalak), oraindik ere Marrakesheko lorategiak Atlas altuko uraz hornitzeko erabiltzen den sistema.

Zoritxarrez, 1147an,Aliren palazio erraldoiaren sarrerako atea eta harresiak zutik iraun bazuten ere, Almohadek ia guztia suntsitu zuten. Hiria motelki berreraiki zen geroago eta Andaluziako artisauak izango ziren, batez ere, bere eraikuntzaren arduradunak. Marrakesh Marokoko hiriburua izaten jarraitu zen Almohad-en dinastia kolapsatu arte 1269an, noiz konkistatzaile Merenid-ek hiriburua Fez-era mugitu bait zuten.

XVI. mendean, Sadioak igo zirenean boterera, Marrakesh berriro izan zen hiriburua. Sultan Sadio ezohikoenetako batek,Ahmed al-Mansour, "Urrezko" deitzen zutena bere aberastasunengatik, bere arrastoa utzi zuen El-Badi palazio izugarri ederrarekin eta hilerri Sadioarekin.

Alawiteek agintaritza hartzean, hiriburua Meknes-era mugitu zen, baina Marrakesh oso garrantzitsua zen estrategikoki kontutan ez hartzeko. Beraz, Moulay Ismail-ek El-Badi palazioa hustu zuen bitartean eraikuntza materialak eskuratzeko, bere ondorengoak, Sidi Mohammed ben Abdallah-k, hiriaren harresiak, kasbah, palazioak, mezkitak, mechouars (gotorleku plaza errealak) eta lorategiak errekurtso pobreagoekin berreraikitzeko beharra ikusi zuen eta hala egin zuen.

XIX.mendean zehar, Marrakesh ospea galtzen joan zen. Gero, protektoratu frantsesaren menpean, hiri berria dena sortu zen eta Medina berpiztu eta berrezarri zen.

Oraingo erregea Marrakesh eraldatzeko prozesuan sartuta dago eta hurrengo hamarkadan zehar bertako turismoa altzatzeko handinahikeriak aurkestu ditu. Hotel askoko guneak eraikitzen ari dira olibadien artean eta aireportuaren pareko errepidean hilaratzen dira denbora gutxin asko zabaldu izan diren herritxoak, eta dendak eta gaueko klubak loratzen ari dira zobalde industrial berrian.             Gaur egun, Marrakesh-ek 1.091.540 bizilagun erregistratuak ditu. Hegoaldeko hiriburu eta turismo marokiarraren ergigune, Marrakesh azkar aldatzen ari da. Medinako etxeak berreraikiak izaten ari dira, museoak irekitzen ari dira eta riad-ek eta jatetxeek beste urrezko garai bat bizitzen ari dira.

 

 

 

 


Utzi iruzkina: