K.A. lehenengo mendean, jada, komunitate bereber judutarrak ezarrita zeuden Marokoko hirietan, kulturan eta industrian. Europako merkatu nagusietatik baztertuak izandako komunitate judutarrek eginkizun erabakigarriak bete zituzten Marokon nekazari, metalurgiari, larru -tindatzaile, beira-putzegile, koadernatzaile eta behi-zaintzaile moduan. Hauen lana, negozioa ongi zihoanean, tasatua izan ohi zen eta, gaizki zihoanean, onespena kendu eta errua leporatzen zitzaien, sarritan. XIV-XVI. mende bitartean Europan jasan izandako pertsekuzio, inkisizio eta heriotzen ostean, europear judutar a...
Marokiar populazioaren ia %99a musulmana da. 1700 urte edo gehiagotan zehar ezarri ziren Marokon komunitate kristau eta judutarrak, baina azkeneko urteetan hauen kopurua asko gutxitu da. Hortik sakabanatuta dauden zenbait protestante eta hinduez gain, badira 23000 inguru kristau eta 65 apaiz kristauak, gehienak hiri handietako erdiguneetan. Frantziarako, Israelerako eta Estatu Batuetarako emigrazioak Marokon behin izandako komunitate judutar irmoa gutxitu egin du gutxi gora-behera 7000 edo 7500era, eta behin ere Fezeko, Marrakesheko, Safiko, Essaouirako eta Mekneseko melah h...
K.A. 789. urtean, Idriss I.ak -Marokoko lehenengo dinastia inperialaren fundatzaileak- erabaki zuen Oualili (Volubilis) txikiegia zela eta hiriburu berri baterako planak garatu zituen. Planak burutu aurretik hil egin zenez, Fez-en sorkuntza bere semeari atxiki ohi zaio,Idriss II.ari, aitaren desira bete baitzuen. 809. urterako hiria ongi ezarrita zegoen. Badirudi Fez izen...
Fenizioek fundatu zuten hemen Migdol-eko asentamentua, "dena ikusten duena" esan nahi duena, K.A. VII. mendean eta kostaldetik gertu dauden islatxo harritsuak laister izan ziren esplotatuak hain preziatua den tinte morea ateratzeko molusko lokal batengandik, murexdeiturikoa. &nbs...
Marokoko pertsona guztiak, aberatsak zein pobreak, gauza bat dute elkar komunean: familiarekiko lotura oso gogor bat. Bakoitzak bere lanbide, ardura eta ideia propioak baditu ere, orokorrean, beren helburuak eta nahiak familiari lotuta daude, nolabait. Errege familiaren salbuespen posiblearekin, Marokon statusa ez da eskuratzen hainbeste aberastasuna bilduz edo erakutsiz, baizik eta berau familiarekin konpartituz. Status handiagoko baten sinboloak (hala nola, motorra on bat edo satelite bidezko telebista), prezio bat duten jabetzak diren heinean,...
Andrea dut izena eta kazetaritzako ikaslea naiz. Komunikabideen Ereduak deituriko ikasgaiaren atal praktikoa web-blog bat sortzean eta astero zer edo zer publikatzean datza. Momentu honetan Marokon bizi naiz. Hemendik aurrera, ezagutzen ari naizen herri eta hiriei buruzko informazioa publikatuko dut espazio honetan eta hemengo kultura eta historiari buruzko artikulotxoak idatziko ditut. Nire lehenengo esperientzia da bitakoren mundu honetan. Espero det norbaiten interesekoa izatea. Edonola ere,ni gogo onez egitera noa. Hori ba!