Gatza eta azukrea: Maroko judutarra

rekobeko 1456152334086 rekobeko | 2007-11-22 16:49

K.A. lehenengo mendean, jada, komunitate bereber judutarrak ezarrita zeuden Marokoko hirietan, kulturan eta industrian. Europako merkatu nagusietatik baztertuak izandako komunitate judutarrek eginkizun erabakigarriak bete zituzten Marokon nekazari, metalurgiari, larru -tindatzaile, beira-putzegile, koadernatzaile eta behi-zaintzaile moduan. Hauen lana, negozioa ongi zihoanean, tasatua izan ohi zen eta, gaizki zihoanean, onespena kendu eta errua leporatzen zitzaien, sarritan.

 XIV-XVI. mende bitartean Europan jasan izandako pertsekuzio, inkisizio eta heriotzen ostean, europear judutar askok Marokora egin zuten ihes. Mereniden eta Sadioen konparaketarik gabeko tolerantzia pean, zenbait judutar ospea irabazi zuten aholkulari eta isilmandatari errealtzat. Interes propioak zirela eta, dinastia hauek nolabaiteko segurtasuna eskaini zieten komunitate judutarrei, Marrakesh eta Fez-eko zonalde batzuk zatituz eta lehen auzo judutarrak izango zirenak, edo mellah-k, eraikiz --"gatz" esan nahi duen adieratik eratorritako hitza-.

 Egunean zehar, merkatari judutarrak askeak ziren merkatu kristau eta musulmanetan Saharako bestaldetik ekarritako gatz, azukre, urre eta beste zenbait produktukin komertziatzeko; gauean, beren auzoak babes ofizial pean egoten ziren. Babes honen ordaina, negozio judutar eta kristauen gainean ezarritako tasetan gauzatzen zen, normalean.

 Europatik iritsitakoen kopuru handia zela eta, Fez eta Marrakesh-eko mellahk gainpopulatu ziren laister, eta beste mellahk ezarri ziren Essaouiran, Safin, Rabaten eta Meknesen.

XVII eta XIX. mendeetan, Alawiten politika judutar marokiarrekiko hartu-emanekoa izan zen: alde batetik,merkataritza-jendea izateko aukera zuten, liderrak negozioetan, ofizialak eta baita, XIX. mendean, enbaxadoreak izateko aukera ere, Ingalaterran, Holandan eta Dinamarkan; beste alde batetik tasak zeuden, bigilantzia eta erruen etengabeko leporaketa. Baina garai onetan zein txarretan, judutar marokiarren presentzia somagaria izan zen beti.

 1948an, 250.000-300.000 judutar inguru bizi ziren Marokon. Askok alde egin zuten Marokoko eta Israeleko estatuak sortzean eta, gaur egun, 8.000-10.000 inguru daude, gehienak Casablancan kokatuak.

2003an Casablancako komunitate judutarraren erdigunea bonbardeatua izan zen; gertaerak 33 hildako eta 100 zauritu utzi zituen. Orain erdigune hau ukitu-gabe dirudi, eta berpizkunde umil bat ematen ari da egungo erregearen agintaritzapean. Eskola judutarrek estatuaren onespena dute gaur egun; erbesteratuak izandako judutar gutxi batzuk Marokora bueltatzeko gonbidapen erreala jaso dute eta Essaouirako Mellah-ren berriztapenean parte hartu dute; eta bere arbaso Allawiteek bezala, Mohammed VI.ak aholkulari judutarrak ditu bere konfidenteen artean.

Iraganean izandako guztiak eta behin lortutako eragina atzean gelditu bada ere, Marokon, komunitate judutarrak historia egiten jarraituko du, inolako dudarik gabe.


Utzi iruzkina: