Islama Marokon
Marokiar populazioaren ia %99a musulmana da. 1700 urte edo gehiagotan zehar ezarri ziren Marokon komunitate kristau eta judutarrak, baina azkeneko urteetan hauen kopurua asko gutxitu da. Hortik sakabanatuta dauden zenbait protestante eta hinduez gain, badira 23000 inguru kristau eta 65 apaiz kristauak, gehienak hiri handietako erdiguneetan. Frantziarako, Israelerako eta Estatu Batuetarako emigrazioak Marokon behin izandako komunitate judutar irmoa gutxitu egin du gutxi gora-behera 7000 edo 7500era, eta behin ere Fezeko, Marrakesheko, Safiko, Essaouirako eta Mekneseko melah historikoetan bizi izandako komunitate judutarrak Casablancara mugitu dira.
Edonon altzatzen diren minareteak, denboraldiro ezein lekutatik entzun ahal den muezzinen deia pregatzeko...hori guztiak K.O. 610.urtean hasi zen Mohammed deituriko Meccako merkatari adin-ertaineko batek jainko bat zegoelaren errebelazioak jaso omen zituenean eta sinestunek Jainko ahalguztidunaren pean jartzeko ardura komuna konpartitzen hasi zirenean. Testamentu Zahar eta Berriko irakasgaietan oinarrituta, erlijio berri hau bost pilareen gainean eraikiko zen: shahada, Jainkoarenganako fedearen eta Jainkoak Mahomari bere hitza konfiatu diolaren baieztapena; salat, edo otoitza, idealki burutua bost aldiz egunean; zakat edo karitatea, behar duten horiei emateko obligazioa; sawm, Ramadaneko hilabetean zehar burutzen den baraua; eta haj, musulmanentzat fedeko bizitza oso baten une gailena suposatzen duen Meccarako pelegrinazioa.
Musulman guztiek bat badatoz ere Mohammed profetak jasotako printzipio oinarrizko hauetan, zenbait desadoztasun doktrinal eman ziren bere heriotzaren ostean. Umayyaid-ek ez zuten onartzen bere semeordearen, Aliren, izendapena kalifa moduan edo sinestunen agintari moduan. Umayyaid-ek konbizio sendoa eta gaintasun militarra bazuten ere, musulman batzuk bakarrik Aliren ondorengoak errekonozituz jarraitu zuten; gaur egun Shiita bezala ezagutzen ditugunak dira. Baina badirudi historiak Umayyaid-en kalifatoarekin adoz zeudenen alde egin duela, zeinen praktika Sunni Musulmana korronte edo joera nagusia baita gaur egunean.
Herrailde musulman gehienak bezala, Maroko batez ere Sunni da. Sunnien pentsamenduaren lau eskola daude, doktrinaren alde ezberdinetan enfasia jartzen dutenak, eta gaur egun gehien jarraitzen dena Marokon Maliki eskola da. Historikoki eskola hau ez da izan beste batzuk bezain zorrotza. Maliki quaidak, epaileak, Sharia aplikatzen dute, kode erlijiosoa, ohitura herrikoiekin eta legearen mandatu absolutuekin bat eginez.
Marokon ohitura herrikoi oso zahar bat da marabouten, edo santuen, benerazioa. Beren ustez, marabouten presentziak baraka edo grazia eskaintzeko gaitasuna du, baita hil ostean ere. Marokiarrek sarritan joaten dira hauen hilobiak-eta bisitatzera eta zenbait gaixotasun sendatzeko gaitasuna atxikitzen diote esperientzia honi.
Maraboutak beneratzeko tradizio hau lotutago dago antzinako sineskera bereberekin eta mistizismo Sufiarekin, Islama ortodoxoarekin baino, orokorrean idolo baten benerazioaren antza duen guztia ezeztatu ohi duena. Marokiarrek ez dute ikusten baraka eta fedea edo sinestearen arteko gatazkaren beharrik, ez eta ohitura herrikoien eta ulerkuntza unibertsalaren artekorik ere.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: