Fez

rekobeko 1456152334086 rekobeko | 2007-11-08 15:14

K.A. 789. urtean, Idriss I.ak -Marokoko lehenengo dinastia inperialaren fundatzaileak- erabaki zuen Oualili (Volubilis) txikiegia zela eta hiriburu berri baterako planak garatu zituen. Planak burutu aurretik hil egin zenez, Fez-en sorkuntza bere semeari atxiki ohi zaio,Idriss II.ari, aitaren desira bete baitzuen.                                     
809. urterako hiria ongi ezarrita zegoen. Badirudi Fez izena arabiarrez aizkora esan nahi duen adieratik eratorria dela;elezahar batek dioenez, urrezko piku bat lurperatu zuten hemen eraikuntzak hastean.                                                                                                 
Hasieran hiri bereber modesto bat zen, baina geroago, Al-Andalusetikk ihes egindako 8000 famili ezarri ziren Oued Fez-eko Ekialdean. Eta ,georago, Kairouanetik (Qayrawan, gaur egungo Tunez) iritsitako familia arabiarrek Mendebaldeko zonaldea hartu zuten. Alde batekoek zein bestekoek beren ondarea eraman zuten beraiekin batera, etorkizuneko aberastasun erlijioso, kultural eta arkitektonikorako fundazio sendo bat sortuz.

Idriss II.aren ondorengoek erregealdia (reinadua) zatitu zuten arren, Fez-ek bakeaz eta oparotasunez gozatu zuen X. mendera arte.
Hurrengo mendeetan zehar, Fez hazi eta "erori" egin zen igarotako dinastiekin batera. Gerra zibilak eta goseteak -inbasio berebereek eragindakoak, hein handi batetan- gaindituak izan ziren bakarrik Almoravideek agintea hartzean. Dinastia horrek boterea galdu zuenean, 1154 urte inguruan, Fez abandonatu eta hiriaren harresiak suntsitu egin zituzten alde egitean. Bakarrik Almohad dinastia arrakastatsuak Fassis-en edo fez-tarren leialtasuna ziurtatu zuenean, harresiak berreraiki ziren.

Fez eragin politiko eta intelektualen arteko ezinbesteko bidegurutzea izaten jarraitu zuen. Kairouine Mosque eta Unibertsitatea behin ongi ezarrita zeudela, Espainatik Senegalera zabaltzen zen inperioaren ikasketen eta kultura erdigunea zen  Fez.

Hiriak bere statu politikoa askoz beranduago errekuperatuko zuen, Mereniden dinastiaren iritsierarekin, 1250. urtean, gutxi gora-behera. Mereniden legatu arkeologikoa ikusgarria da gaur egun ere zenbait eraikuntzatan. Merenidek boterea galdu zuten bezala, hurrengo dinastiek ezin izan ziren agintaritzan mantendu denboraldi esanguratsu batez, nahiz eta sultanak Fez-en bertan bizi ohi ziren iparraldearen gaineko kontrola mantendu nahian.

XIX. mendean zehar, botere zentralaren desegituraketarekin eta Europaren parte hartzearekin, Marrakesh eta Fez-en arteko ohiko bereizketa leundu egin zen, bien erabilera efektiboarekin, herrialde zatitu baten hiriburutzat. Fez-en sinatuko zen, 1912ko martxoaren 30ean, protektoratu espainiar eta frantziarra Marokon sarraraziko zituen ituna. Hiru aste beranduago, matxinadek eta mandatari berrien kontrako erreboltek, hiriaren aldakortasuna gogorarazi zuten.

Frantzesek hiriburu politikoa Rabatera mugitu zuten. Alal al-Fassik gidatutako Istiqlal (independentzia) Alderdia, berriz, Fezen ezarri zen. Frantzesen aurkako inpultsu gehienak hemen eragin ziren: eta hiria borroka bortitzen eta matxinaden eskenatoki izan zen 80ko hamarkadan.

Orokorrean, Fez, nolabaiteko harrotasun eta inbidia nahasketa batez kontsideratua izaten da Marokoko beste lekuetan. Izan ere, herrialde honetako elite intelektual eta politioaren kopuru oso handi bat Fez-ekoa da eta jendeak sinestu ohi du Fez-en jaiotakoa den edonor erlijiotsuago, kultuago eta finago dela.

Gaur egun, Fez-ek milioi bateko populazioa du. Hemen eraiki zen munduko lehen unibertsitatea eta, egia esan, Marokoko beste ezein hiritan baino gehiago nabarmentzen da maila altuago bateko ikasleak eta, orokorrean, jende kultu eta "aurreratua" dagoela.
Fez el-Baliko (Fez zaharreko) Medina munduan mantentzen den erdi Aroko hiri islamiko zaharrena da. Kaletxo estu eta nahasgarriez beteta dago eta estalitako bazareek dendaz, jatetxez, lantegiz, mezkitaz eta medersaz (eskola teologikoak) gainezka daude. Kaleak milaka soinuz, otoitzerako deiez eta usain ezberdin askoz zipriztindurik daude. Astoek eta mandoek antzineko garraiobideak dakartzate burura, baina telefono mugikorrak eta antena parabolikoak nonahi ikus daitezke baita ere.

Denbora gutxirako datorren bisitariarentzat zaila da hirian nahastea. Kaleak oso nahaspilatsuak izan daitezke eta trafikatzaileek, gida ez ofizialek, kaleko mutikoek eta oro-saltzaileek nahiko oztopatu ahal dizute bidea. Baina, denboraren poderioz, atzerritarrak lortu ahal du lasaitasun osoz eta detaile guztietaz gozatuz mugitzea, eta orduan Fez hiri bereziki eder, atsegin eta harrigarria bilakatzen da.

 

 


Utzi iruzkina: