Essaouira

rekobeko 1456152334086 rekobeko | 2007-11-02 14:36

Fenizioek fundatu zuten hemen Migdol-eko asentamentua, "dena ikusten duena" esan nahi duena, K.A. VII.  mendean eta kostaldetik gertu dauden islatxo harritsuak laister izan ziren esplotatuak  hain preziatua den tinte morea ateratzeko molusko lokal batengandik, murexdeiturikoa.                                                                                 
Askoz geroago, XV. mendean, Portugesek hartu zuten hiria, Mogador izen berria eman, eta merkataritza postuak eta postu militarrak ezarri zituzten hemen. 1541ean, Sadioek boterea kendu zietenean, portuak garrantzia galdu zuen eta komertzioa Agadir-era mugitu zuten. Alawiteek agintea hartzean merkataritza Mogadorrera itzuli bazen ere, hiria ez zen inoiz erabat errekuperatu.

Portuaren aberastasuna berpizteko asmoarekin, Sidi Mohammed ben Abdallah sultanak arkitekto frantzes bat kontratatu zuen 1765ean, Theodore Cornut, hiria atzerritarrentzat erakargarri bilaka zezan. Hainbeste gustatu zitzaion sultanari estilo marokiar eta europerraren arteko konbinaketa, ezen Essaouira izen berria eman baitzion hiriari, "ongi diseinatuta" esan nahiez.Portua laister bilakatu zen Europa eta Timbukturen arteko komertziorako ezinbesteko lotura, non urrearen, gatzaren, marmolaren eta ostruken komertzioa kontu handiz kontrolatua eta tasatua izaten baitzen harresiak zaintzen zituzten 2000 soldadu inperialengatik.

1912an, Frantzesek beren protektoratua ezarri zutenean, Mogador izena itzuli zioten hiriari eta komertzioa sakabanatu zuten Tanger, casablanca eta Agadirren artean. Bakarrik independentziarekin, 1956an, errekuperatuko zuen Essaouira izena.

60 eta 70eko hamarkadetan hippi asko bidaiatu eta bizi izan ziren Essaouiran, horien artean famatua Jimi Hendrix-en kasua eta, garai hortatik aurrera etengabe hazi da hona gerturatzen diren turisten kopurua.

Gaur egun Essaouirak 69.000 biztanle inguru ditu eta marokoko leku finena  izatearen ospea irabazi du. Artistak, musikoak, artisauak, zinemagileak, guztiak liluratua gelditu ohi dira hiri honekin. Izan ere, filme asko grabatu izan dira hemen erdi Arko Europa edota Arabiako beste ezein leku dela simulatuz.

 


Utzi iruzkina: