Andrea dut izena eta kazetaritzako ikaslea naiz. Komunikabideen Ereduak deituriko ikasgaiaren atal praktikoa web-blog bat sortzean eta astero zer edo zer publikatzean datza. Momentu honetan Marokon bizi naiz. Hemendik aurrera, ezagutzen ari naizen herri eta hiriei buruzko informazioa publikatuko dut espazio honetan eta hemengo kultura eta historiari buruzko artikulotxoak idatziko ditut. Nire lehenengo esperientzia da bitakoren mundu honetan. Espero det norbaiten interesekoa izatea. Edonola ere,ni gogo onez egitera noa. Hori ba!