Emakume marokiarra

rekobeko 1456152334086 rekobeko | 2008-01-17 22:22

 

Isiltasunaren eta menekotasunaren gainetik, ez dago dudarik: emakumea da familia marokiarraren pilare nagusia. Gizon bati egin ahal zaion irain lotsagarrienetako bat da esatea "Seer al muk!" (joan zaitez zure amarenera), adiraziz amak sentituko lukeen lotsa jakingo balu zer-nolatan dabilen bere semea. Ama da semeari bizitza eman, elikatu eta bere etorkizuna eratzen duena, eta horregatik da hain errespetatua nazioaren arimatzat.

  Amatasunaren instituzio honen inguruan zurrunbiltzen dira arau gatazkatsuak eta emakume garaikidearen gaineko itxaropeak Islamean. Adibidez, badira hezkuntza altuago batekin jarraitzeko ideia argia duten emakumeak, gero eta gehiago, baina orokorrean, beraietaz espero dena da emakume musulman debotoak bezala jarraitu daitezen eta ez dezaten konpetitu gizonezkoenak diren postuak lortzeko. Eta independentzia profesionala lortzeari ekiten dioten emakumeetaz ere espero izaten da etxeko rol tradizionalak ebete ditzaten.

  Azkeneko hamarkadan emakume marokiarraren statusak eta testuinguruak aldaketa ikaragarriak jasan ditu eta urtero emandako pausoak bizkortu egiten dira. Deigarria da zelan erreformak modu sortzaileetan inplementatu egin diren tradizio islamikoa iraunarazteko.

   Herrixka galduetan, adibidez, ezin da erraz lortu atentzio mediko tradizionala eta emakumeek ez dute baimenik mediku ibiltari gizonezkoengatik tratatuak izateko. Dilema honi erantzun bat eman nahian, lekuko doktoreek komunitateko emakumeai hezkutza eskaintzen ari diete planifikazio familiarrean, emagintzan eta umeen eta amen osasunaren arloan. Konponbide honek emakumeen hezkuntza maila gehitzen du eta osasun publikoaren hutsune bat erdi-betetzen du,bide batez.

  Alfabetizazioa bultzatzeko antzerako mugimenduak eta baita belaunaldi berrien pentsakera ere arrastatsu bilakazen ari dira.

  Lekuko emakumeak, askotan pertzibituak EZETZEN bizitza bizi izateagatik (Ez dantzatu publikoan; Ez erakutsi zure ilea; ez erre; Ez begiratu gizonezkoen begietara; Ez desafiatu zure senarra), gogor borrokatzen ari dira erakusteko zertaz diren gai: Unibertsitateko tituluak jaso, zuzendaritza postuak lortu, beren negozio propioak sortu, aukeratzen duten pertsonarekin ezkondu, amatasunagatik onurak jaso, dibortzioari ekin, askatasunez bidaiatu eta askatusun handiago batez jantzi...

 

  Emakume eta gizonezko marokiar berritzaile askoren borroka eta esfortsu eragingarriei esker, orain dela lau urte eskas pentsaezina zena errealitate bat da gaur egun. 2004tik Marokoko Mudawanna kode legalak  garantizatzen ditu, emakumeen eskubide oinarrizkoak bezala, umeeen kustodia, banatzeko eskubidea eta jabetza propioak izateko eskubidea. Presio sozial positiboak ia desgertarazi egin du neskatxak etxeko lanetan murgilduta izateko ohitura eta alfabetizaziorako programek eta eskola 14 urte arte derrigortu izanak, neskei bizimodu pixkat hobeagoa lortzen laguntzen die. Zenbait emakumek beren eskubidetaz baliatu eta postu garrantzitsuak lortu dituzte arlo indistrial eta enpresarialean, elkarte industrialak eratuz eta nekazaritza-kolektiboak sortuz.

  Hala ere, aldaketa sozial baikor hauek transizioan daude. Aldaketak ez dira gogo onez jaso "etxe guztietan" eta, adibidez, ezkontza adostatuen kontua bere lekuan mantentzen da, nahiz eta orain legeak ez duen baimentzen alaba bat ezkontzea 16 urte baino gazteagoa izanda. Tabernetara eta hoteletara joaten diren emakumeak (edo "iluntasunean ibiltzen direnak", orokorrean) ez daude ongi ikusita eta mesprezua adierazi ohi zaie; zer esanik ez, erretzea eta alkohola hartzea tabu handiak suposatzen dute. Hezkuntza garatzearena oraindik erronka garrantzitsu bat da, batez ere nekazal inguruetan. Senarrek eta aitek emazteak eta alabak menperatzen dituzte oraindik ere. Emakumeen kontrako abusuak eta irainketak eta abandonua oraindik kulturalki onargarriak dira. Eta bada beste eskubide oso garrantzitsu bat oraindek ez zaiena onartu: abortatzearena. Hori dela eta, izugarria da urtero hiltzen diren emakumeen kopurua imagina ezin ditzakegun modo degradatzaileenetan praktikatzeagatik ebakuntza hauek eta, gainera, ezkutuan eraman behar izaten dute ahurdunaldiaren eta abortuaren prozesu osoa, jakin izanez gero baztertuak izateari beldur direlako.

    Beste alde batetik, emakume marokiar modernoaren ikusmira ez da bere etxeko atean gelditzen eta hori ikusgarria da batez ere hirietan, erdi mailako klase berriaren emakumeen artean.("satelite bidezko telebista eta internetera sarbidea dutenak", baita hezkuntza maila altuagoko bat ere). Hala ere, Maroko bisitatzen duen gizonezkoak aukera gutxi izango ditu  emakume marokiar baten lagun bilakatzeko, emakume-gizon erlazioak oraindik oso mugatuta baitaude konbentzio tradizionalengatik. Baina ohiturak neska-mutil erlazioak tipikoki taldeko txangoetara mugatu ohi baditu ere, internet kafe batetan bazaude laister konturatuko zara nola guztiak sartuta eta txoratuta dauden txat-ean (neskak eta mutilak) edo aukera izango duzu lehendabiziko topaketa urduritxoak somatzeko parkeetan, kafetegietan, internet kafeetan eta web-cam-en bitartez.

   Nahiz eta ez mintzatu beraiekin, emakume marokiarrak inpresio handia eragiten dute bisitariarengan, bere tunika eta zapi koloredunekin edota azkeneko modara jantzi izateagatik; janzkera edozeina dela, horren azpitik nabarmentzen den begirada sakonarekin,  kaletik taldeka, besotik helduta, barrezka eta alai mintzatzen pasiatzen direlarik. Beren etorkizuna definitu gabe dagoen arren, gauza bat argi dago: Emakume marokiarrak martxan daude eta jo ta ke ari dira beren lekua nabarmentzen eta erreibindikatzen.


 


Utzi iruzkina: