Berebereak
Urtze handiaren ostean azaldutako lur emankorrak iman baten moduan erakarri zituen Ekialde Gertuko nomadak, Marokoko Amazigh-en arbaso goiztiarrak, zeintzuk antzinako egiptiarren urruneko lehengusuak baitziren. Atlas Altuan, Brontze Aroko petrografiaek,K.A.1600. urtekoak, arrantza, ehiza eta zaldi gainean ibiltzearen ekintzak errepresentatzen dituzte; Azal eta kulturen konbinazio aldakorrak azalduko luke jende hauen moldaerraztasuna eta trebetasuna. Badirudi feniziarrak K.A.800. urtean heldu zirela eta Ekialdeko afrikarrak K.A. 500 inguruan, eta erromatarrak heldu zirenean,K.A. IV. mendean, ez zuten jakin ezertarako zer egin halako ingurugiro multikulturalarekin. Erromatarrek "Mauritania" deitu zioten Maroko eta Mendebaldeko Algeria hartzen duen luze-zabalerari, eta bertakoei "Berbers" esan zieten, barbaroak esan nahiez.
Hurrengo mendeek ikasgai luzea suposatu zuten erromatarrentzat, beren modu edo jokaerei zegokionez. Lehendabizi, berebereek eragin zuten Hannibal eta Kartagotarrak Erromaren kontra egin izana Sizilian burututako borroka odoltsuetan, K.a.264-202 urte bitartean. Gero, K.A.49. urtean, Iparraldeko Afrikako Juba I. erregeak bere laguntza eman zion Pompeyo generalari, honek Julio Cesar-en kontra bideratutako botere-joku zorigaiztokoan. Berebereen diziplina ezarekin naskaturik, Erromako hurrengo enperadoreak, Caligulak, deklaratu zuen azkenik berebereen autonomiaren amaiera Magrebh-ean (Afrikako Iparraldea), K.A.40. urtean. Caligula famatua zen bere konkistaldietan burutu izandako basakeriengatik, eta Iparraldeko afrikarrak erabat menperatzea lortu zuen, berdintasun erlatiboan bizi ziren klan berebereak zatituz edo banatuz klase zerbitzaileetan: morroiak, nekazariak, soldaduak eta aristokrata "erromanizatuak". Bandaloek eta Bizantinoek huts egin bazuten ere erromatarrak hartutako lurraldeetatik kanporatzeko saiakeratan, Rif-ean eta Atlas-ean berebereek burututako etengabeko jazarpen kanpainak eragin handikoak izan ziren.
Erroma bakarrik izan zen gai erregioan integratzeko Juba II.a Mauritaniako errege koronatuz. Errege gaztea Marco Antonio eta Cleopatraren alabarekin ezkondu zen, ikerkuntza zientifikoa eta arte interpretatiboa bultzatu zituen, eta gaur egun bizirik mantentzen diren zenbait industri marokiarrak babestu zituen: Volubilis-eko eskualdean ekoiztutako olibako oliao (Meknes-etik gertu), mahastiak Atlantikoko haranetan, eta arrantza kostaldeetan zehar. Bere erregealdian zehar, K.A. 25-K.O.23 bitartean, Juba II.ak bere kuartel orokorra Volubilis-en ezarri zuen, 20.000 biztanleko hiri zaratatsuan; gehienak berebereak ziren, baina aurkitutako artikulu erlijiosoek demostratu dute garai hartan bazegoela, baita ere, komunitate judutar goiztiarrenetako bat.
Erromatarren eragina Mauritanian gainbeheran joan zen Juba II.aren heriotzaren osteko mendeetan, gero eta hobeto antolatutako errebelio berebereen intrusioak eta Bandaloek, Bizantinoek eta Bisigodoek kostalde Atlantikoan eta Mediterraneoan burututako erasoak zirela eta. Baina inguruan zebiltzaten lapur europearrek ere ezin izan zuten Mauritania kontrolatu. Rif-eko gudari etsaien mehatsu eta keinu bortitzak jasotzean, Bandaloek azkar mugitu ziren Tanger-etik Algeriara, K.O.429. urtean. Berebereek ere lortu zuten Justiniano enperadore Bizantinoaren planekin (Erromatar Inperio Santua Mauritanian zehar zabaltzea) ia akabatzea, hauek Essaouiran, Tanger eta Sale-n presentzia modesto batera mugatuz.
Marokoko historia definitu beharko zen berebereek burutu izandako joku-estrategien azerikeria eta maisutasuna azpimarratuz, zeinen aliantza kontraesankorrek beren lurraren jabetzagatik konpetitzen zebiltzaten nazio ezberdinekin, lagundu egin zuten Marokoren domeinu atzerritarra ia ezinezko jarduera bihurtzen milurteko bat baino denbora gehiagon zehar.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: