Tanger

rekobeko 1456152334086 rekobeko | 2007-12-05 20:45

 Tanger irrikatua izan da mila urtetan baino gehiagotan zehar, Gibraltar-eko itsasartea kontrolatzeko leku estrategiko gisa; bere portua polemikoenetako bat izan zen Mediterraneoan.

Antzineko greziarrek eta fenizioek eremu hau setiatu zuten eta biek komertziorako base moduan erabili zuten.
Garai horiek mitoz zipriztindurik daude. Paradisua lurran, Herepidesen lorategia, teorikoki gauza bera. Hemen izan omen zen Herculesek Antaeus erraldoia menperatu zuela eta ume bat adoptatu zuela, Sophax, erraldoiaren sorginaren laguntzaz, Tinge deitzen zena, eta hiriari bere izena, Tingis, eskaini ziona.

Ez dago datu askorik Tanger-eko antzineko historiari buruz. Mauritaniako probintza erromatarraren hiriburua izan zen, Tintigania, bandaloek Espaniatik erasoak bideratu aurretik K.O.429an. Hala ere, ez dago bandaloek hiria okupatu zutela demostratzen duen frogarik. Bizantinoek interes apetatsua izan zuten portua bereganatzean, baina denbora gehiena Ceutan ezarritako fortifikazio sendoaren barnean mantendu ziren.

Arabiarrak 705. urtean heldu ziren eta beren nagusitasuna ezarri zuten lekuko tribu berebereen gain, Almohadeek agintea kendu zieten arte, 1149an. Almohadeei boterea kenduko zietenak portugesak izango ziren, 1471n, eta hauek, 200 urte geroago, britaniarrei emango zieten hiria, Carlos II.aren ezkontza-opari gisa.

Moulay Ismail sultan marokiarrak Tanger setiatu zuen 1679an, Britania hau abandonatzera behartuz. Hori bai, hiri gehiena eta portua erabat suntsitu ostean. Marokiarrek hiriaren kontrola izan zuten XIX. mendearen erdialdera arte.


Garai honetan, XIX. mendean, Iparraldeko Afrikak botere europearren interesa erakarri zuen, beste behin ere . Marokoko gainontzeko lurrak Espania eta Frantziaren artean banatzen ziren bitartean, Tanger-eko lokazio estrategikoa areriotasun inperialen arteko, edo bitarteko, "zonalde internazionala" deklaratu zuten.                                    

Printzipioz gobernua sultan marokiarraren ordezkariek osatzen bazuten ere, hiria errealitatean bertan bizi ziren diplomatiko frantziar, espainol, britaniar, portugaldar, suitzar, holandar, belga, italiar
eta iparramerikarren esku zegoen.

Kontrol botereetako bakoitzak bere banku, dibisa eta posta bulego propioak mantendu zituen, eta parte hartu zuten hiriko politikan. Bankuek bereziki aberastu ziren dibisen merkatua manipulatuz. Tanger zonalde internazionala izan zen 1956an Marokoko independentzia heldu baino hilabete batzuk lehenago arte.

Tangerren estatus anomalo edo ezohikoak era guztietako pirata, sakeatzaile, hedonista,exiliatu eta pedofiloak erakarri zituen. Mendebaldeko aberatsak laister abiatu ziren hirira, hau Mediterraneoko leku moderno eta modazkoagoen arteko bat bilakatuz. Homosexualak Tangerrengatik erakarriak sentitzen ziren bere askatasun sexualengatik; artistak eta idazleak inspirazio artistikoaren eta droga merkeen bila zetozen.

Amerikako Beat idazleek Tangerrekin bereziki lotuta egon ziren _Gingsberg eta Jack Kerouac-ek hemendik pasa ziren sarritan, baita William Burroughs-ek,50ko hamarkada ia osoa hemen pasa zuena eta hiria "Interzone" izenarekin bataiatu zuena; hiri bat non dana baimenduta zegoen eta ezer ez debekatuta. Paul Bowles Tanger-en bertakotu zen eta biztanle internazional ozpatuena bilakatu zen (edo zuten).

Interzonaren egunak 60ko hamarkadara arte luzatu ziren, noiz autoritate marokiarrek gogor jo baitzuten putetxeen eta homesexualen tabernen kontra.
Independentziarekin Tanger marokoko hiritzat integratu zen herrialdean, hirian "garbiketa" bat bideratu zen eta bere xarma ezohikoa desagertzen joan zen. Beatnick-ak etxera bueltatu ziren eta nahi handietako pertsonak beste nonbaitera mugitu ziren.

 Gobernuaren utzikeria hutsagatik portua nahiko negargarria bilakatu zen eta, ekonomia mundiala aurrera zihoan heinean, pertsonen trafikoa eta drogen kontrabandoa aurrera egin zuten baita ere. Orduko turista asko egun baterako zetozen Espainiatik eta kaleko droga saltzaileen aukera anitzen artean zerbait aukeratu ostean, azkar bueltatzen ziren berriro.

Azkeneko urteotan Tangerren aberastasunak gora egin du. Rabatek diru kantitate handiak inbertitu ditu zonaldearen garapen ekonomikoan eta Europar Batasunak inbertsioak egin ditu azpiegituretan. Europarekiko komertzioa etengabeko hazkundean dago eta Tanger-eko kanpoaldeak zonalde industrial erraldoiak dira orain.


 Gaur egun Tangerrek 650.000 biztanle ditu, beste ezein hirik baino gehiago, eta Marokoren "aurpegia" izan da munduaren aurrean beste ezein hirik baino denbora luzeagoan zehar.                                         Bere lokazio estrategikoa Afrika eta Europa banatzen dituen itsasartean, oso hiri kodiziatua bilakatzen du.  

Bisitariak laister uler dezake hiriaren bihotza mugitzen duena komertzioa dela. Jende guztia, zigarroak edo beste ezein gauza saltzen duten mutikoetatik aurrera, horretan dabiltzate egun osoan, "negozio egin nahian". Alde txarretik, esan behar da droga saltzaileek behin baino gehiagotan izorra dezaketela norbaiten bidaia, baina badira leku asko non droga saltzaileak ez diren ezertarako ikusten.

Jende askok pasatzen du Tanger korrika herrialdera heltzean, nolabaiteko aurreritzi negatiboak badirelako hiri honekiko. Baina, egia esan, ezagutu beharreko hiri bat da. Oso leku berezia da eta bista izugarri politak ditu. Kaleak bizirik daude eta klase sozial guztietako jendea ikusten da edonon. Hiriaren itxuran, giroan eta izaeran eragin marokiar, europear eta afrikarrak nabariak dira; hiruren arteko nahasketa somatzen da eta gustokoa izan daiteke denbora pixkat ematea hiri hau ezagutzen.

 

 


Utzi iruzkina: