Chefchaouen
Hiri honen antzineko izena Chaouen zen, soilik, "pikuak" esan nahi duena, inguruan diren mendiei erreferentzia eginez. Okupazio espainolaren menpean ahozkera Xaouen-era aldatu zen eta 1975an Chefchaouen berrizendatua izan zen ("begiratu pikuei"). Gaur egun, bi izendapenak erabiltzen dira berdin-berdin.
Moulay Ali Ben Rachid-ek fundatu zuen Chaouen 1471n, Rifeko tribu berebereen base moduan Ceutan zeuden portugesen aurkako atakeak bideratzeko.
Hiriak aurrera egin zuen eta nabarmenki hazi zen 1494an, Granadan bizi izandako jazarpenetik ihes egindako musulman eta judutarren iritsierarekin. Errefuxiatu hauek izan ziren txuriz tindaturiko etxeak eraiki zituztenak, beren balkoitxoekin,axuleiu txikiez osaturiko zolairuekin eta beren patioekin, hiriari bere esentzia hispaniko bereizgarria eskaintzen diona.
Orain Chaoueneko kaleetan hain tipikoa den kolore urdina, errefuxiatu judutarrek sarrarazi zuten 1930ean. Ordura arte, ateak eta lehioak berdez pintatzen ziren, kolore musulman tradizionala. Hiria nahiko isolatuta zegoen eta oso xenofoboa omen zen, tropa espainolek okupatu zuten arte 1920an. Izan ere, espainolek heldu arte,kristauen sarrera hirian debekatuta zegoen eta heriotzarekin zigortzen zen.
Espainolak heltzean , harrituta gelditu ziren ikustean hiritar judutarrek oraindik erdi Arko gazteleraren bariante bat hitzegiten zutela ikustean.
Espainolak Chaouenetik laburki kanporatuak izan ziren Abd al Krim-engatik Rifeko gudan zehar, 20. hamarkadan, baina laister itzuli ziren eta independentzia heldu arte, 1956an, gelditu ziren bertan.
Gaur egun Chaouenek 45.000 bizi lagun inguru ditu. Marokoko hiri ederrenetako bat da. Motxileroek, askok erakarriak kif-a eskuratzeko erraztasunagatik, akomodazio merke eta on baterako aukera nahiko dituzte hemen. Baina Chefchaouen hasi da maila ekonomiko altuko bisitariak erakartzen baita ere, eta hori eraikitzen ari diren hotel eta luxuzko boutique-etan nabaria da. Medinak mendiko herri batetan gaudelaren antza ematen badu ere, Chaouen hiri moderno batetan bilakatu da.
Medinaren bihotza Plaza Uta el-Hammam deiturikoa da, non Kasbah-ren harresi gorrixkak eta Grande Mosquée (Mezkita Handia)nagusitzen baitira. Deigarria bere dorre ezohiko oktogonalagatik, Grande Mosquée XV. mendean eraikia izan zen hiriaren fundatzailearen semearen enkarguz eta itxita dago musulmana ez den edonori.
Bestetik, esan beharra dago gaztez gainezka dagoen hiri honetan, garapenean dagoen gizarte moderno eta ireki baten usaina somatzen dela.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: