Kategoria: chefchaouen
Hiri honen antzineko izena Chaouen zen, soilik, "pikuak" esan nahi duena, inguruan diren mendiei erreferentzia eginez. Okupazio espainolaren menpean ahozkera Xaouen-era aldatu zen eta 1975an Chefchaouen berrizendatua izan zen ("begiratu pikuei"). Gaur egun, bi izendapenak erabiltzen dira berdin-berdin. Moulay Ali Ben Rachid-ek fundatu zuen Chaouen 1471n, Rifeko tribu berebereen base moduan Ceutan zeuden portugesen aurkako atakeak bideratzeko. Hiriak aurrera egin zuen eta nabarmenki hazi zen 1494an, Granadan bizi izandako jazarpenetik ihes egindako musulman eta judutarren iritsierarekin. ...