Arganeko olioa

rekobeko 1456152334086 rekobeko | 2007-12-16 19:50

    Arganeko arbola (Argania spinosa) Agadirren iparraldeko Haha kostaldean zehar eta Hegoaldeko baiaran hazten da; oso motelki hazi egiten den arbola arantzatsu honek oliboaren antza du. Arbola hau topa daitekeen munduko leku bakarra Marokoko Hego-mendebaldea da; eta arganeko baso eskasak Biosferaren Erreserbatzat errekonozitu berri ditu Unescok. Arganeko arbola beroari oso erresistentea da eta 50 gradu-zentigradu baino goragoko tenperaturan biziraun daiteke; beraz, desertifikazioaren kontrako ezinbesteko erreminta bilakatu da hegoaldeko Marokon.

    Arbola honek berebiziko garrantzia hartu du baita ekonomia lokalean ere, sutarako egurra, oreinentzako bazka (adarretatik eskalatzen dira) eta gizakientzako olioa, arbolaren fruituetatik ateratakoa, eskaintzen dituelarik. Udaberrian,  emakume berebereek uzta biltzen dute eta  fruituak oreinei jaten ematen diete,zeinen sistema digestiboak fruituen oskol gogorra halako azal elastiko eta biguna bilakatzen baitu. Gero fruituak biltzen dira berriro oreinen ongarritik eta hauen barneko haziak bitan apurtu edo zatitu ostean, azaletik tostatu, pasta bat bilakatu eta presatu egiten dituzte. Arganeko olioko litro bakar bat lortzeko fruituen 30 kilo behar dira eta lan gogorreko 15 ordu inguru pertsona batentzat; emakumeek soilik egindako lana da.

    Tradizio honetan emandako aldaketa bat izan da zenbait kooperatibek erabaki dutela oreinak prozesu honetatik baztertzea  eta fruituak arbolatatik eskuz jasotzea zapore suabeagoko olio bat ekoizteko.

    Mendeetan zehar, berebereek arganeko olioa erabili dute zauriak orbantzeko eta min erreumatikoa leuntzeko; eta zenbait ikerkuntza modernok baieztatu dute  olio honek kolesterola gutxitzen eta arterioesklerosia prebenitzen laguntzen duela. Europako "edertasun-saloietan" arganaren propietate onuragarrietaz konturatzen hasi dira, bitamina E-ko gradu altu bat daukalako eta zimurduren kontrako krema izugarri ona egin daitekeelako berarekin. 

    Atzerrian ez dena hainbeste ezagutzen arganeko olioaren propietate kulinarioak dira; bere intxaur-gozo zapore bereizgarri eta aberatsa oso ongi dihoa entsalada batekin, barazki-parrilan edo tajine batetan. Almendra xehakatuekin eta eztiarekin nahastuta, amlou izeneko delizia beereberea lortzen da; afrodisiako eragingarria delaren ustea oso zabalduta dago.

    Olio hau ez da merke ateratzen, baina gomendagarria da "izen oneko" denda batetan edota kooperatiba batetan erostea; kaleko saltzaileek merkeago saltzen dute baina sarritan olio begetalekin adulteratuta dago.


Utzi iruzkina: