Morea urre purua zenean
Gaur egun Essaouira deituriko portua jabetza garrantzitsua zen antzineko garaietan, zeren eta oso gauza preziatu bat baitzuen: kolore morea. More inperiala ezin zen fabrikatua izan, eta erregetza eromatarrari zorrozki erreserbaturiko kolorea zen. Horrek azaltzen zuen bere gehiegizko prezioa, zeina Aristotelesen arabera izan behar zuen 10 edo 12 aldiz bere pisua urrean.
Tinta natural hau Murex puntazorrotzetik, nolabaiteko itsaz barrazkilotik, ateratzen zen. Izaki hau Essaouiraren kostaldean dauden Purpuraire irletako arroketan itsatzen ziren.
Berez, fenizioek egon ziren erromatarrak baino lehenago eta materiala deskubritu zuten, baina horrek ez zuen oztopatu jendeak molusku hau arrantzatzea. Juba II. errege ekintzaileak tinte lantegiak ezarri zituen kostaldean, K.O. I. mendean, murex tintea moluskuen zainetatik ateratzeko lan delikatua burutzeko, eta bere metodoak sekretupean mantendu zituen. Tintea bereziki famatua bilakatu zen momentuko zelebritate errealen artean; Cleopatrak hainbeste maite zuen material hau, ezen bere itsasontsi errealeko belak morez tindatu baitzituen Marco Antoniorekin elkartzera zihoanean.
Kolore hau arriskutsu bihurtzera heldu zen. Kondairak dio Jubaren semea, Ptolomeo, erahilda izan zela Caligula enperadorearengatik, honek toga edo mantal more bat erakusteko gogo eroa zuelako -modaren biktima bat omen zen.
Beste inon aurkitzen ez den tinte distiratsu hau inoiz ez zen arrakastaz ekoiztu komertzialki eta estrakzio-metodoen sekretua galdutzat eman zen Constantinoplako setioan, 1453an. Hala ere, Essaouiran material hau misterioski baliagarria da, prezio altu batengatik; kolore morearen misterioak murex kolektoreen belaunaldi batetik bestera igaro dira, zorionez, eta hala izaten jarraituko du, beraiek dioten bezala, Insha Allah!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: