Harrotasun bereberea eta aurreiritziak

rekobeko 1456152334086 rekobeko | 2007-11-24 16:42

Gutxienez 5000 urteetan zehar, Maroko Saharako, Mediterraneoko eta Afrika sub-saharianoko sustraiak zituzten jendeaz habitatua egon da, Amazigh-ak edo, "jende askea". Asko izan ziren, arrakastarik gabe, Amazighen lurraldeak hartzen ahalegindu ziren armadak. Erromatarrek 250 urte eman zituzten hauek menperatu ezinean, eta arrazoi horrengatik deitu zieten "Berbers" edo barbaroak.

Inbasore Umayyaid arabiarrek berber hitza erabiltzen jarraitu zuten Amazigh-ak izendatzeko, al-Karina, Amazigh-en erregina gudariarekin, eta bere armadekin  tratu egoki bat mantendu nahian, honek Umayyaid gehienak Magrebetik kanporatzea lortu zuen eta. Ezin badituzu gainditu, lagun bilaka itzazu, hori izan zen Umayyaid-en osteko dinastia Marokiarren subirano guztiek ikasitako lekzioa.

Hala ere, aurreiritziak mantentzen dira gaur egun. Amazighek K.A. 5000. urtetik aurrerako oso tradizio aberatsak dituzten arren, poesian, musikan eta artean, kanpotarrek beti kontsideratu izan dituzte formatu edo hezitu gabe moduan, zeren eta ez baitzen  idazkera hizkuntza estandar baten aplikazio  konsistenterik burutu beren hizkuntza ezberdin askotarako.

Korana arabiarrez idatzi izan zenetik, marokoko instrukzio erlijiosoa ere arabiarrez adierazi zen, eta arbiarra eta marokiarraren arteko dialekto hibrido bat (Darija) sortu zen hirietan hizkuntza bereber askoren arteko komunikatzeko bide bezala.
Protekturatuak frantsesa ezarri zuen Marokoko hizkuntza ofizialtzat merkatzritza transakzioak eta estatuaren eginkizunak errazago bideratu nahian. Amazigh-en sinbolismo artistiko konplexua eta medikuntza tradizionala baztertuak izan ziren, superstizio xarmangarri baina garrantzi gabeko moduan, ahozko tradizioak ezagutzeko pribilegioa izan ez zuten horiengatik, eta klase hezituek beren sustrai berebereetatik aldentzeko joera orokorra izan zuten. Independentziaren ostean, arabiarra bilakatu zen hizkuntza ofiziala, nahiz eta frantsesa elitearen artean oso erabilia izaten jarraitu bazen ere.
Hala ere, Amazigh-en hizkuntzak eta tradizioak ez dira galdu Marokon, eta Harrotasun Berber izeneko mugimenduak erreklamatu berri du "Berber" termino bateratzaile moduan. Marokiarren %60a baino gehiagok Amazigh edo bereber deritzo bere buruari, eta hizkuntza berebereek 12-15 milio hiztun inguru dituzte, gaur egun.
Tashelhit da hizkuntza bereber ohikoena, eta gehien hitz egindakoa Maroko zentralean; Tarifit, Rif aldean entzuten da batez ere; Tamazight, erdiko Atlasean; eta Tuareggh, Saharan. Sarritan, mendiaren alde bateko berebereek ezin diete ulertu mendiaren bestaldeko auzokideei, baina esfortsu handia egiten ari dira orain Iparraldeko dialekto Bereber (Tamazight) estandar bat irakatsi eta ikasteko.
 Mohammed VI. erregearen iritsierarekin -berak ere, odol bereberea du- antzineko alfabeto idatzia, Titinagh, hizkuntza nazional moduan berrpiztu da orain dela gutxi, eta zenbait eskolatan irakasten da, jada. Hurrengo hamarkadan zehar, bereberea Marokoko eskola publikoetan irakatsiko da, komertzioaren eta turismoaren Lingua Franca berriarekin batera: Inglesa.

 


Utzi iruzkina: