Euskargazki, CC BY 4.0, via Wikimedia Commons Hemen datza Nikolas Ormaetxea Pellejero “Orixe” (Orexa, 1888/12/06 - Añorga, 1961/08/09) idazlea. Fraile izateko ikasketak hasi zituen baina bide hori uztera behartua izan zen eta erbestea ezagutu zuen Espainiako gerra zibilaren ondoren. Euskaltzain ere izan zen 1959tik eta harreman gorabeheratsuak izan zituen, Krutwig, Zaitegi, Azkue, Mitxelena eta beste batzuekin. Euskal Pizkundea deitu deneko idazlerik oparoenetarikoa eta azkarrenetarikoa izan da: filosofiaz, teologiaz, literaturaz eta hizkuntzalaritzaz aritu ...


Euskargazki, CC BY 4.0, via Wikimedia Commons Juan Antonio Ubillos Galatas (Amasa-Villabona, 1707 - Arantzazu, 1789) Galatas edo Kalatras izeneko baserri honetan sortu zen. Hamabost urte zituela, 1722an, Arantzazuko komentuan sartu zen frantziskotar, 1755ean Teologian graduatu zen Alcala de Henareseko unibertsitatean eta filosofia eta teologia irakasle gisa aritu zen Tolosan lehenik eta Arantzazun gerora. Dakigula, lau lan idatzi zituen; hauetarik hiru latinez: Philosophia Rationalis (Donostia, 1755), Philosophia Transnaturalis (1758) eta Philosophia Naturalis (Gasteiz, 17??)....


Euskargazki, CC BY 4.0, via Wikimedia Commons Zaldibiako Zubiaurre izeneko etxe honetan jaio zen Frantzisko Ignazio Lardizabal Urretabizkaia (Zaldibia, 1806/07/05 - Zaldibia, 1855/08/20) idazlea. Apaiz ikasketak Lazkaon hasi zituen, eta bertan Frai Bartolome Santa Teresa ezagutu, eta gero Madrilen eta Burgosen. Sorterriko apaiz izan zen hil arte. Bere idazlan famatuen eta arrakastatsuena Testamentu Zarreco eta Berrico condaira (Tolosa, 1855) izan zen, Royaumont-en biblian oinarritutako eta Larregiren eta Ubillosen ereduaren eragina duen bibliaren kontakizuna. Bestalde, hil eta...


Euskargazki, CC BY 4.0, via Wikimedia Commons Fermin Irigarai Goizueta Larreko (Auritz, 1869/1/25 - Iruñea, 1969/9/3) idazlea Auritzen jaio zen, irudian dugun Martinzurginenea etxean, Maistronea izenaz ere ezaguna dena. Etxean 1972. urtean egin zioten omenaldian ezarritako oroigarria ikus daiteke (ostoek estaltzen ez badute) eta hala dio: Dr. Pablo Fermin Irigarai: Larreko 1869-1969 euskal idalzeari Auritzko herriak 10-9-1972 Etxea aurkitzea zinez erraza da. Auritzek kale nagusi bakarra du eta bertan dago, Orreagarako norabidea hartuta ezker aldean, elizari aurrez aurre...


  Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Elkanoko etxe honetan sortu zen 1748ko irailaren 17an Joaquín Lizarraga, eta 1835ko urtarrilaren 20an zendu. Bizitza osoan bere herriko apaiz izandako hau da XVIII. mendean Nafarroak izandako euskal idazle bakarra. Bere testuen balioa ez da literarioa, baizik eta dialektologiko eta soziolinguistikoa, egun galdua den Elkanoko eta Iruñea inguruko euskararen berri ematen digulako. Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Etxea aurkitzea erraza da. Migelena du izena eta Lizarragaren hilob...


Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Nafarroan den Urdazubiko etxe honetan Pedro Agerre Azpilikueta Axular (Urdazubi1556 - Sara 1644-4-8) euskal letren maisua jaio zela uste da. Izan ere, bada hura bere jaiotetxea ezin izan ziteleela dioenik, antza idazlearen garaian hor borda bat besterik ez baitzitekeen egon. Halere, argazkiko etxea Axular etxea da eta idazlearen jaiotetxetzat jotzen da. Axular (oroitu “Atsular” irakurri behar dela) Sarako erretorea izan zen baina dudarik gabe euskararen obra gorena de Gvero liburuaren egilea delako da...


Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Iruñeko San Jose hilerrian, Biritxitun, euskal estiloko tunba honetan daude ehortzirik Fermin Irigarai Goizueta Larreko (Auritz, 1869/1/25 - Iruña, 1949/9/3) euskal idazlea, eta haren semea, Aingeru Irigarai Irigarai A. Apat Etxebarne (Bera, 1899/3/1 - Donostia, 1983/11/28) euskaltzale eta euskalaria. Lehenak euskal kazetaritzari bultzada ederra eman zion eta Iparraldeko literatura ongi ezagutzen zuen. Euskaltzaindiaren sorreran ere parte hartu zuen. Bigarrenak euskal testu zaharrak bilatzen eta Nafarroako eu...


Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Iruñeko etxe honetan etorri zen mundura Alexander Tapia Perurena (Iruña, 1899/08/11 - Iruña, 1957/05/21) euskal idazlea. Gerra aurreko poetetarik bat dugu Alexander. Sortetxea Nabarreria kaleko 11.ean dago. Ikusi halaber: EUSKARGAZKI: Alexander Tapia Perurena poetaren hilobia Alexander Tapia Perurena Alexander Tapia Perurena (PDF)


Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Iraizotz herriko etxe honetan sortu zen Agustin Zarratz Bermejo, Aita Polikarpo Iraizozkoa (Iraizotz, 1897/01/31 - Lekarotz, 1980/01/05) apaiz kaputxinoa. Euskatzain izendatu zuten eta bere lana literaturaren bidetik eta filologiarenetik egin du; itzultzaile ere ibili zen. Filologia erromanikoa ikasi zuen Suitzan. Olerkia eta prosa landu zituen, gai erlijiosoarekin usuen. Hizuntzalaritzan euskararen historiarekin lotutako kontuak jorratu zituen, ondarea biltzearekin batera. Etxea herriko eskola izandakoa da eta azpiko oro...


Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Alexander Tapia Perurena (Iruña, 1892/8/11 - 11/5/1957) olerkaria Iruñeko San José hilerrian, Biritxitun, dago  lurperatua familiaren panteoian. Gerra aurreko poetetarik bat dugu. Bere heriotza data ez omen dago argi, hilobian maiatzaren 5a heldu da baina besteetan 11 edo 21a ageri da. Tunba aurkitzen erraza da. Hilerriko sarrera nagusitik sartu, ekialdetik beraz, eta ezker egin behar dugu, hegoaldeko paretaren kontra tupust egin arte. Pareta ezkerrean dugula, ekialdetik mendebaldera doan bidea jarrait...


Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Etxalarko Antsolokueta auzoko Iriartea etxean sortu zen Juan Bautista Sanzberro Larralde, XVIII. mendeko euskara nafarraren lekuko izan zena (Etxalar, 1701/9/10–Etxalar, 1751/4/23). 1700 urte ingurura arte Juansanzberro abizenaz izendatu zituzten Etxalarren Iriarteko seme-alabak; Juan Bautista bera izen horrexekin bataiatu zuten 1701ean; harez geroztik, ordea, deituraren era laburragoa erabili izan zuen beti, eta Sanzberro eman zuten parrokia-liburuan ere, aurreko Juan hura betiko ezabatuta. 1727 eta 1730 bitartean hartu...


Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Lakuntzako Dendaberri etxean jaio zen Blas Alegria (Lakuntza, 1883/02/03-Lakuntza, 1947/10/12). Duela urte zenbait etxe hura eta ondokoa (Kaporraz) eraitsi, eta biek hartzen zuten lekuan eraiki zuten irudikoa. Lakuntzako koadjutore eta bikario izan zen apeztu ondoren, eta artzipreste ere bai. Sasoi batean Seminarioan irakasle aritu zen eta bertan euskara katedra hartzekotan egon bazen ere, ez zuen sekula hartu, ongi ezagutzen ez diren arrazoiak tarteko. Euskeraren Adiskideak elkarteko kidea izan zen, eta Euskal Esnalea eta Revi...


Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Arbizuko Anttonekoan jaio zen Fernando Urkia Bakaikoa (Arbizu, 1896/04/16-Erroma, 1959/03/19) fraide eta idazlea. Gaur egungo etxea ez da, haatik, Urkia sortzen ikusi zuen berbera. Musikaren alorrean, egindako konposizio lanengatik eta organista izateagatik da ezaguna, baina Saltako apezpiku izatera ere iritsi zen. Euskaraz artikulu ugari idatzi zituen, Euskal Esnalean eta Argian esaterako, euskararekiko kezka agertuz, baita ohiturez eta historiaz ere. Ipuingintzari eta hiztegigintzari ere lotu zitzaion, eta saritutako bi antzer...


Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Martzelino Garde Villafranca (Zarrakaztelu, 1925/10/02-Iruñea, 1990/05/06) apez euskaltzale nekaezina izan zen: beti omen zebilen euskaldunek euskara erabil zezaten indar egiten, baita apezen artean ere. Sorterrian hasi zen euskara ikasten baina Uztarrozen aritu zenean hango euskara landu, eta Erronkaribarko mintzoan poema ugari idatzi eta argitaratu zituen. Lehena El Pensamiento Navarron, 1954an. Euzko Gogoa eta Agur bezalako aldizkarietan ere aritu zen. 60ko hamarkadan Iruñeko ikastolen sorreran parte hartu zuen....


Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Narbarteko etxe kapare honetan sortu zen Jose Maria Lakoizketa Santesteban (Narbarte, 1831/02/02/1831-Elbete, 25/12/1889) apez eta botanikoa. 1857an Narbarteko erretore bilakatua, orduan hasi zitzaion landareekiko zaletasuna. Elbeteko Jarola palazioan hil zen arte, herbario erraldoia osatu zuen, landareak bilduz, deskribatuz eta sailkatuz. Zeregina obsesio bilakatu zen ia, eta pertsona berezia zela diote ezagutu zutenek, Lakoizketako eroa izengoitia ere eman baitzioten. Egindako lanak ospea eman zion eta Societé Botanique...


Azken iruzkinak