Gratien Adema "Zaldubi" eta J. Blaise Ademaren hilobia

No profile photo Euskargazki | 2024-03-22 09:40

ekaitz.santazilia@unavarra.es 1710348491454

Ekaitz SantaziliaCC BY 4.0, via Wikimedia Commons.

Ekaitz SantaziliaCC BY 4.0, via Wikimedia Commons.

Senpereko hilerrian dago lurperatua Gratien Adéma Zaldubi (Senpere, 1828/04/12 - Senpere, 1907/12/10). Leku askotan 14an sortu zela diote, baina antza bataio agiriak 12a dakar. XIX. mendeko euskal pizkundearen barnean kokatu behar dugu. Baionako kalonge izatera ailegatutako honek euskal kazetaritzaren hastapenekin lotura estua du. Eskualduna bezalakoetan idazten zuen (zuzendari ere izan zen) eta Abadiaren Lore Jokoetan ere parte hartu zuen bere olerkiekin (Zazpi eskual herriek oso ezaguna bilakatu da). Fabulak eta testu erlijiosoak ere idatzi eta itzuli zituen. RIEVen 1908 eta 1909 urteetako aleetan asko argitaratu ziren. Euskaltzain izan zen eta baita Eskualzaleen Biltzarreko buru ere.

Harreman handia zuen haren ilobarekin, J. Blaise Adema eta hau ere hilobian lurperatua dago. Eskualduna aldizkariaren zuzendaritza hartu zuen osabak utzi ondoren. 

Hilobia aurkitzea oso erraza da. Senpereko hilerrian dago eta gisa hontako panteoi bakarra da. Hilerrian sartu bezain laster ikusten da, gainontzeko tonbak baino garaiagoa baita. Kanpoan hala dio:

“SEPVLTVRE /  DE LA / FAMILLE ADEMA // REQUIESCANT IN PACE” eta barneko hilarrian, familiako beste kideen izenen artean, honakoak datoz: “Chanoine Gr. ADÉMA 1828-1907” eta beherago “Monseigneur J. Blaise ADÉMA / 1861-1936”

Ekaitz SantaziliaCC BY 4.0, via Wikimedia Commons.

 

Informazio gehiago:


Utzi iruzkina: