Euskargazki, CC BY 4.0, via Wikimedia Commons Zaldibiako Zubiaurre izeneko etxe honetan jaio zen Frantzisko Ignazio Lardizabal Urretabizkaia (Zaldibia, 1806/07/05 - Zaldibia, 1855/08/20) idazlea. Apaiz ikasketak Lazkaon hasi zituen, eta bertan Frai Bartolome Santa Teresa ezagutu, eta gero Madrilen eta Burgosen. Sorterriko apaiz izan zen hil arte. Bere idazlan famatuen eta arrakastatsuena Testamentu Zarreco eta Berrico condaira (Tolosa, 1855) izan zen, Royaumont-en biblian oinarritutako eta Larregiren eta Ubillosen ereduaren eragina duen bibliaren kontakizuna. Bestalde, hil eta...
Euskargazki, CC BY 4.0, via Wikimedia Commons Fermin Irigarai Goizueta Larreko (Auritz, 1869/1/25 - Iruñea, 1969/9/3) idazlea Auritzen jaio zen, irudian dugun Martinzurginenea etxean, Maistronea izenaz ere ezaguna dena. Etxean 1972. urtean egin zioten omenaldian ezarritako oroigarria ikus daiteke (ostoek estaltzen ez badute) eta hala dio: Dr. Pablo Fermin Irigarai: Larreko 1869-1969 euskal idalzeari Auritzko herriak 10-9-1972 Etxea aurkitzea zinez erraza da. Auritzek kale nagusi bakarra du eta bertan dago, Orreagarako norabidea hartuta ezker aldean, elizari aurrez aurre...
Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Elkanoko etxe honetan sortu zen 1748ko irailaren 17an Joaquín Lizarraga, eta 1835ko urtarrilaren 20an zendu. Bizitza osoan bere herriko apaiz izandako hau da XVIII. mendean Nafarroak izandako euskal idazle bakarra. Bere testuen balioa ez da literarioa, baizik eta dialektologiko eta soziolinguistikoa, egun galdua den Elkanoko eta Iruñea inguruko euskararen berri ematen digulako. Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Etxea aurkitzea erraza da. Migelena du izena eta Lizarragaren hilob...
Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Gaur egun eraldatuxe dagoen dorretxe honetan kokatzen da aski ezaguna den kondaira bat. Kondaira horren berri ematen digun kanta zaharra ere badago, oso famatua egin dena gerora, Benito Lertxundik eta Mikel Laboak kantatu dutelako. Gainera, etxe honetako semea da segur aski Pedro de Ursúa (1526-1561), ezaguna Colombian Pamplona bezalako hiriak sortu zituelako, eta El Doradoren bila aritu zelako. Arizkunen dago, Ordoki auzoan. Aurkitzeko erraza da: Elizondo pasata, Erratzura doan bidegurutzea hartu behar da eskuinetara....
Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Nafarroan den Urdazubiko etxe honetan Pedro Agerre Azpilikueta Axular (Urdazubi1556 - Sara 1644-4-8) euskal letren maisua jaio zela uste da. Izan ere, bada hura bere jaiotetxea ezin izan ziteleela dioenik, antza idazlearen garaian hor borda bat besterik ez baitzitekeen egon. Halere, argazkiko etxea Axular etxea da eta idazlearen jaiotetxetzat jotzen da. Axular (oroitu “Atsular” irakurri behar dela) Sarako erretorea izan zen baina dudarik gabe euskararen obra gorena de Gvero liburuaren egilea delako da...
Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Politikari, idazle, euskalari eta historialari polifazetikoaren sortetxea. Iruñeko Alde Zaharraren erdi-erdian dago, Udaletxe plaza eta Gaztelu plaza lotzen dituen Txapitela kalean alegia. Etxean ez dago honen oroigarri den inolako inskripziorik. Gehiago jakiteko: Arturo Kanpion (PDF)
Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Iruñeko San Jose hilerrian, Biritxitun, euskal estiloko tunba honetan daude ehortzirik Fermin Irigarai Goizueta Larreko (Auritz, 1869/1/25 - Iruña, 1949/9/3) euskal idazlea, eta haren semea, Aingeru Irigarai Irigarai A. Apat Etxebarne (Bera, 1899/3/1 - Donostia, 1983/11/28) euskaltzale eta euskalaria. Lehenak euskal kazetaritzari bultzada ederra eman zion eta Iparraldeko literatura ongi ezagutzen zuen. Euskaltzaindiaren sorreran ere parte hartu zuen. Bigarrenak euskal testu zaharrak bilatzen eta Nafarroako eu...
Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Iruñeko etxe honetan etorri zen mundura Alexander Tapia Perurena (Iruña, 1899/08/11 - Iruña, 1957/05/21) euskal idazlea. Gerra aurreko poetetarik bat dugu Alexander. Sortetxea Nabarreria kaleko 11.ean dago. Ikusi halaber: EUSKARGAZKI: Alexander Tapia Perurena poetaren hilobia Alexander Tapia Perurena Alexander Tapia Perurena (PDF)
Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Iraizotz herriko etxe honetan sortu zen Agustin Zarratz Bermejo, Aita Polikarpo Iraizozkoa (Iraizotz, 1897/01/31 - Lekarotz, 1980/01/05) apaiz kaputxinoa. Euskatzain izendatu zuten eta bere lana literaturaren bidetik eta filologiarenetik egin du; itzultzaile ere ibili zen. Filologia erromanikoa ikasi zuen Suitzan. Olerkia eta prosa landu zituen, gai erlijiosoarekin usuen. Hizuntzalaritzan euskararen historiarekin lotutako kontuak jorratu zituen, ondarea biltzearekin batera. Etxea herriko eskola izandakoa da eta azpiko oro...
Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Hilerrian Itzea etxeak bere hilobia du, Berako gainontzeko etxeek bezala. Bertan daude lurperaturik Serafin Baroja Zornoza eta Carmen Nessi Goñi, Pio Baroja, Carmen Baroja eta Ricardo Barojaren gurasoak. Azken hori, Julio Caro Baroja eta Julia Uzcudun, etxeko neskamearekin batera ere hemen datza. Hala dio hilobiak: Aquí yacen don Serafín Baroja y Zornoza ingeniero de minas 1840-1912 R.I.P. Carmen Nessi y Goñi 1849-1935. Oinean honakoa irakutzen da: Julia Uzcudun 1888-1968. Lurreko harlauzeta...