Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Jose Agerre Santesteban (Iruña, 1889/12/29-1962/10/19) politikari, kazetari idazle eta euskaltzalea Agoizko hilerrian datza ehortzirik bere emaztearen familiaren hobian hain zuzen. EAJren barnean Napar Buru Batzarrean ibili izan zen politikari, baina blog honi dagokionez, ikus dezagun bere euskararekiko lotura: Iruñean euskara irakaslea izan zen eta kazetari moduan ehundaka artikulu idatzi zituen euskarari buruz, honakoetan: Diario de Navarra, Napartarra, La Voz de Navarra, Amayur, Pregón, Olerti, Euzko Gog...


Juatxo Urdirotzek honen erreferentzia, baina bidaia guztietan geratzen zitzaidan Nabaz norabidetik at, Iruñetik bertatik bertara egonik ere… Azkenean, Pello Iraizozekin horri buruz mintzatzeak adorea emanik, hartu nuen inguratzeko erabakia. Tira ba. Kontua da, herriko iturriak, oso kaligrafia onean, mezu bat ematen diola ur bila doan nabaztarrari (edo hobe esanda, “ematen zion”, 1967an zendu baitzen azken euskal hiztuna): “Fite ichera zazi”. Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Juantxo Urdirotzek esan zidanez, 60ko hamarkadan...


  Esteban Adoaingoaren sortetxea Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Adoaingo etxe honetan sortu zen Pedro Francisco Marcuello Zabalza “Esteban Adoaingoa” kaputxinoa (Adoain, 1808/10/11 - Sanlúcar de Barrameda, 1880/10/7). Iruñeko Kaputxinoen komentuan hasi zuen bere formakuntza eta ordutik aurrera etxetik kanpo egon izan zen beti, ikasten lehenik, eta predikatzen gero. Italia, Venezuela, Guatemala, Kuba eta Frantzia ezagutu zituen besteak beste. Garai politiko gatazkatsuek franko mugitzera behartu zuten. Fama handia lortu z...


Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Iturmendin Nafarroan zaharrenetarik den gurutze-bidea dago. Lehenago Iturmendiko herritik abiatu eta Aizagako Ama Birjinaren (Aizara, Aitzaga edo Aritzaga izenez ere ezaguna) ermitarainoko gurutze-bidea zen, baina gaur egun oso ondatua dago eta gurutze batzuk galdu dira. Gorde diren gurutze zenbait berreginak daude, eta jatorizko itxura gorde dutenekin batera, Pilarako Ama Birjinaren ermitaren inguruan eta Aizagakoaren inguruan jarri dituzte berriki, jatorrizko gurutze-bidearen zentzua galduz. Zaharrenetarik dela diogu, XVIII.m...


Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Iturmendiko Kurtederia etxeak 1706. urteko armarri barroko hau du. Etxea Joseph de Galarza (1660-1734) herriko apaizak eraikiarazi zuen eta ondoren herriko apaizek erabili izan zuten. Ohikoa da armarrietan inskripzioak kausitzea, baina ez da hain arrunta horiek euskaraz egotea. Honakoak goiko aldean latinezko testua dakar, eta azpian euskarazkoa, biak esanahi bersukoak. Latinezkoak hala dio: ECCE GALARZARVM NOTAM QUAE INVRVNT ARMA / NOBILITATIS FILIIS POSTERITATIS SVAE / SVMPTIBVS ABBATIS DJOSEPH DE GALARZA FIXA / ADNITOR...


Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Beran dago etxe hau eta XVII. mende hondarrean eraikia da. 1912. urtean Pio Baroja Nessik erosi zuen eta geroztik familiaren etxea da. Carmen Nessi ama, Serafin Baroja Zornoza aita (etxea erosi zuten urtean hil zen), Ricardo Baroja Nessi anaia, Carmen Baroja Nessi arreba eta Julio Caro Baroja eta Pio Caro Baroja ilobak etxe horretan bizi izan dira. Egun Baroja familiaren ondarearen gordeleku da.   Etxea aurkitzeko, herria zeharkatzen duen errepidea hartu eta bidegurutzean Ibardinerako bidea hartuko dugu (ez Lizuniagakoa),...


Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Alexander Tapia Perurena (Iruña, 1892/8/11 - 11/5/1957) olerkaria Iruñeko San José hilerrian, Biritxitun, dago  lurperatua familiaren panteoian. Gerra aurreko poetetarik bat dugu. Bere heriotza data ez omen dago argi, hilobian maiatzaren 5a heldu da baina besteetan 11 edo 21a ageri da. Tunba aurkitzen erraza da. Hilerriko sarrera nagusitik sartu, ekialdetik beraz, eta ezker egin behar dugu, hegoaldeko paretaren kontra tupust egin arte. Pareta ezkerrean dugula, ekialdetik mendebaldera doan bidea jarrait...


Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Iruñeko Alde Zaharreko jauregi eder honetan bizi eta zendu zen Nicasio Landa Álvarez de Carballo (Iruña, 1831/10/11 - Iruña, 1891/04/11). Asociación Euskara de Navarrako kide izan zen eta Revista Euskaran eta Euskal-Errian idazten zuen, nahiz eta mediku militar moduan atzerrian ere fama lortu zuen, Gurutze Gorriaren sortzaileetarik izanik. Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Iruñean, Zapateria kaleko 40. ean dago jauregia. Mutiloa familiak eraiki zuen XVI...


Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Iruñean sortu zen Florencio Ansoleaga Elizondo (Iruña, 1846/10/27-Iruña, 1916/02/28). Oso ezaguna da Ansoleaga Iruñean arkitektu famatua izan zelako eta bereak direlako Iruñeko arkitektura enblematiko zenbait (Aldapako San Ferminen basilika, Merkataritza Ganbara, San Lorentzo eliza, Karmeliten komentuaren ataria, Diputazio jauregiaren lorategi eta artxibo zaharra, eta abar luze bat). Izendapen eta sari asko jaso zituen bere lanagatik. Aitzitik, ez da horren ezaguna bere euskaltzaletasuna. Gati...


Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons XVI. mendean eraikitako etxe ederra da Corellako Arrese etxea. Garai desberdinetan berritua, Errenazimentuaren eta Barrokoaren ezaugarriak nabarmenak dira arkitekturan eta paretetako pinturetan ere. Peralta familiak eraiki zuen eta hainbat familiaren eskutan egon da. XX. mendean dagoeneko, María Teresa Sáenz-Heredia Artetak eta haren senar José Luis Arresek jarauntsi zuten eta ordutik da ezaguna Arrese izenez. Familia horrek arte eta bibliografia bilduma izugarria bildu zuen eta etxe horretan gordetzen da za...


Euskargazki

Euskararen historia argazkietan

Ekaitz Santazilia