Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Etxalarko Antsolokueta auzoko Iriartea etxean sortu zen Juan Bautista Sanzberro Larralde, XVIII. mendeko euskara nafarraren lekuko izan zena (Etxalar, 1701/9/10–Etxalar, 1751/4/23). 1700 urte ingurura arte Juansanzberro abizenaz izendatu zituzten Etxalarren Iriarteko seme-alabak; Juan Bautista bera izen horrexekin bataiatu zuten 1701ean; harez geroztik, ordea, deituraren era laburragoa erabili izan zuen beti, eta Sanzberro eman zuten parrokia-liburuan ere, aurreko Juan hura betiko ezabatuta. 1727 eta 1730 bitartean hartu...


Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Etsain herria Anue ibarraren hegoaldean dago, Iruñetik 20 bat kilometrotara, Baztango bidean eskuin hartuta. Ibarra XIX. mendearen hondarrean hasi zen erdalduntzen, eta gaur egun, bertako mintzoa egiteko gai diren hiztunak kontatzeko, aski da esku bakarreko hatzak baliatzea, Lingua Navarrorum blogean ikus daitekeenez. Etsainen, dirudienez, Landa etxeko Urbano Erro Yaben izan zen azken hiztuna, 1953an zendua. Horren kontzientzia bide zuten hilarria paratu ziotenek, datu hori hilarrian berean jaso baitzuten. EMEN DATZA E...


Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Bakaikuko etxe honetan jaio zen Frantzisko Ondarra Erdozia (Bakaiku, 1925/05/19 - Iruñea, 2005/07/31) irakasle, filologo, kaputxino eta euskaltzaina. Euskararen alorrean, dialektologian aritu zen, eta Nafarroako testu zaharrak aurkitu eta editatzeari ere ekin zion gogotsu. Ezagun dira Lizarraga Elkanokoaren idazkien gainean egindako lanak eta Polikarpo Iraizozkoarenak, beste askoren artean. Azken horrek utzitako jarlekua hartu zuen Ondarrak Euskaltzaindia. Etxeak ez bide du izen berezirik, eta gaur egun bi bizitzata...


Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Ubaldo Hualde Martin (Uztarroze, 1871 - Izaba, 1967-07-31) oso pertsonaia berezia izan zen. Hura izan zen Erronkaribarko euskararen azken hiztun osoetarik. Ongi ezagutzen zituen herri bateko eta besteko aldaerak, eta Koldo Mitxelena, Juan San Martin, Mariano eta Jose Estornes, Jose Mari Satrustegi, Ana Etxaide eta bestelako ikerlarien informatzailea eta laguntzailea izan zen, kantuak, esaerak eta hiztegia bilduz, baita idatziz ere. Askotan izabarrek Zuberoara laguntzeko eskatzen zioten, harremanetan euskara baliatu ahal iza...


  Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Arrosako (Nafarroa) Eihartze auzoko Kastorena etxeak honako ataburua du: IOANNES DE.HEGVI PORTALADA HVNEN EGUILEA ETA HAREN ESPOSA.IEAN NE.D’AR ROSA DOMINGO TOMPERIZ LAN 1787 Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Hots: Joannes de Hegi portalada hunen egilea eta haren esposa Jeanne d’Ar[r]osa. Domingo Tomperiz L’an 1787.   Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Iduri duke Domingo hori hargina dela. Ez da ohikoa, haatik, harginek beren obrak a...


Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Iruñeko San Jose hilerrian dago, Biritxitun. Familia aristokratikoa da arantzaditarrena eta sona handiko jendea datza bertan (ikusi hemen leinuko kideen berri), horietako batzuk ideologia abertzaleko politikari izandakoak. Bertan dautza, besteak beste, Iñigo Arantzadi markes, akademiko eta ikerlaria, Koldo Chamorro argazkilaria, Juana Irujo ikurriñaren aurrekari izandako bandera (aranatarrek Café Iruñan diseinatutakoa) josi zuena, edo haren seme Manuel Arantzadi politikari eta argitaratzailea, ...


Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Jose Mari Satrustegi Zubeldia (Arruazu, 1930/11/30-Iruñea, 2003/03/27), ikerlari, etnografo, euskalari, apez eta euskaltzain osoa izan zen. Lan ugari argitaratu zituen eta euskarari doakionez, euskal testu zaharrak biltzen eta ezagutzera ematen lan eskerga egin zuen, baita onomastikaren alorrean ere, eta Euskaltzaindian, euskara batuaren lehen urratsetan. Gainera, Nafarroan euskara gal ez zedin ere gogotsu egin zuen lan Nafarroako Diputazioko Vianako Printzea instituzioaren Euskara Sustatzeko Sailetik, baita apez egon ze...


Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Juan Goikoetxea Zabalo (Lezaeta, 1905/11/18-Donostia, 1973/06/30) idazle eta euskaltzale larraundarra Uhaldea izeneko etxe honetan sortu zen. Apez aritu zen Arbizun 1933tik 1973ra, eta euskararen aldeko jarrera herrian euskarari eusteko berebizikoa izan zen. Nafarroako elizbarrutian erabiltzeko zenbait testu liturgiko ere euskaratu zituen, eta Príncipe de Viana aldizkariaren euskarazko gehigarrian ere frankotan idazten zuen, sekula sinatzen ez bazuen ere. Horrek zailtzen du bere idazlanak zein diren eta non argitaratu zir...


Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Etxe honetan, Apezenean, sortu zen Jose Manuel Lasarte Mugiro (Etxarri-Larraun, 1927/06/20-Iruña, 2007/04/17) apez euskaltzalea. Luzaiden, Berueten, Leitzan eta Uharte Arakilen apez egondakoa. Berueten euskarazko irratia sortu zuen (1958-1964). Leitzan Nekazari Eskolan zuzendari eta irakasle aritu zen euskaraz, eta 1965ean ikastola bat zabaltzeko ahalegina egin zuen. Uharten euskarazko mezak berreskuratu zituen. ‘Vianako Printzea’ instituzioko Euskararen Aldeko Sailak antolatutako hainbat festa eta sariketatan...


Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Lakuntzako Dendaberri etxean jaio zen Blas Alegria (Lakuntza, 1883/02/03-Lakuntza, 1947/10/12). Duela urte zenbait etxe hura eta ondokoa (Kaporraz) eraitsi, eta biek hartzen zuten lekuan eraiki zuten irudikoa. Lakuntzako koadjutore eta bikario izan zen apeztu ondoren, eta artzipreste ere bai. Sasoi batean Seminarioan irakasle aritu zen eta bertan euskara katedra hartzekotan egon bazen ere, ez zuen sekula hartu, ongi ezagutzen ez diren arrazoiak tarteko. Euskeraren Adiskideak elkarteko kidea izan zen, eta Euskal Esnalea eta Revi...


Euskargazki

Euskararen historia argazkietan

Ekaitz Santazilia