"La Cava" etxeak

No profile photo Euskargazki | 2024-02-26 13:34

ekaitz.santazilia@unavarra.es 1708814585858

Ekaitz SantaziliaCC BY 4.0, via Wikimedia Commons.

Ekaitz SantaziliaCC BY 4.0, via Wikimedia Commons.

Ekaitz SantaziliaCC BY 4.0, via Wikimedia Commons.

Bilbon, Deustuko Unibertsitateen etorbideko 10.ean, Deustoko Unibertsitatearen eskuinaldean justu daude La Cava etxeak, ezkerretik eskuinera, Ibarra eta Villalongakoa. Bizkaiko burgesiaren erakusgarri dira eta 1869. urtean eraiki zituen Gabriel María Ibarrak. Etxeak eraiki eta bi urte beranduago, 1871an, Villalongakoan, hots, eskuinekoan, bere biloba jaio zen: Julio-Gabriel Ospin-Urkixo Ibarra Goikoetxea Aranbarri, guretzat Julio Urkixo euskalari ezaguna. Alboko etxean, Ibarran, Rafaela Ibarra bizi izan zen, Julioren izeba, 1984an beatifikatua eta kanonizatze bidean. Gaur egun etxe horiek mojen esku daude eta eskuinekoa nesken ikasle-egoitza da; noski, atean dagoen oroigarriak soilik Rafaela Ibarra aipatzen du, inolaz ere ez Julio Urkixo.

Gehiago jakiteko: 


Utzi iruzkina: