Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Arbizuko Anttonekoan jaio zen Fernando Urkia Bakaikoa (Arbizu, 1896/04/16-Erroma, 1959/03/19) fraide eta idazlea. Gaur egungo etxea ez da, haatik, Urkia sortzen ikusi zuen berbera. Musikaren alorrean, egindako konposizio lanengatik eta organista izateagatik da ezaguna, baina Saltako apezpiku izatera ere iritsi zen. Euskaraz artikulu ugari idatzi zituen, Euskal Esnalean eta Argian esaterako, euskararekiko kezka agertuz, baita ohiturez eta historiaz ere. Ipuingintzari eta hiztegigintzari ere lotu zitzaion, eta saritutako bi antzer...


Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Martzelino Garde Villafranca (Zarrakaztelu, 1925/10/02-Iruñea, 1990/05/06) apez euskaltzale nekaezina izan zen: beti omen zebilen euskaldunek euskara erabil zezaten indar egiten, baita apezen artean ere. Sorterrian hasi zen euskara ikasten baina Uztarrozen aritu zenean hango euskara landu, eta Erronkaribarko mintzoan poema ugari idatzi eta argitaratu zituen. Lehena El Pensamiento Navarron, 1954an. Euzko Gogoa eta Agur bezalako aldizkarietan ere aritu zen. 60ko hamarkadan Iruñeko ikastolen sorreran parte hartu zuen....


Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Narbarteko etxe kapare honetan sortu zen Jose Maria Lakoizketa Santesteban (Narbarte, 1831/02/02/1831-Elbete, 25/12/1889) apez eta botanikoa. 1857an Narbarteko erretore bilakatua, orduan hasi zitzaion landareekiko zaletasuna. Elbeteko Jarola palazioan hil zen arte, herbario erraldoia osatu zuen, landareak bilduz, deskribatuz eta sailkatuz. Zeregina obsesio bilakatu zen ia, eta pertsona berezia zela diote ezagutu zutenek, Lakoizketako eroa izengoitia ere eman baitzioten. Egindako lanak ospea eman zion eta Societé Botanique...


Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons  Joan Amendux Garrok euskaraz idatzitako epitafio gogorra utzi zigun XVI. mendean, bere paperen artean eskuzikribaturik. Hala dio (egungo grafian): Hemen natza ortzirik, noizbait gozo eritzirik,Herioak ustegabe doloreski egotzirik,Ene anima Jangoikoagana beldurreki partiturik,Lagun gabe bide luzean peril asko pasaturik,Honak eta honrak bertan munduak edekirik,Plazerak azkeno atsekabe bihurturik.Ahaideak eta adiskideak arte gutis atzendurikIkusten tut, itsusirik, harretxe guzia deseginik,Argi gabe illunbetan ustel eta kirastur...


Euskargazki

Euskararen historia argazkietan

Ekaitz Santazilia