Lazarragaren dorretxea
Ekaitz Santazilia, CC BY 4.0, via Wikimedia Commons.
Ekaitz Santazilia, CC BY 4.0, via Wikimedia Commons.
Larrea herriko dorretxe honetan sortu zen Joan Perez de Lazarraga XVI. mendearen azken herenean, eta eta bertan hil 1605ean. Gazte zelarik idatzi zuen gaur altxor kontsideratzen dugun gai ez erligiosoko eskuizkribua, ustez Arabako euskararen lekuko dena.
Ekaitz Santazilia, CC BY 4.0, via Wikimedia Commons.
Etxea ikustea sobera zaila ez bada ere, bertaraino ailegatzen jakin behar da: Elizaren kanpandorre ondotik abiatzen den errepidea hartuta, segituan zuzen jarraitzeko edo eskuinera jotzeko aukera izanen dugu. Bada, eskuinetara egin beharko dugu. Bide honek 180ºtako bira egiten du eta etxearen atzealdea ikusiko dugu segituan. Aurrealdea ikusteko bidea jarraituko dugu, bertan bukatzen delarik. Gaur egun dorretxeak baserria du itsatsirik, eta alboko ateak 1 zenbakia du.
Ekaitz Santazilia, CC BY 4.0, via Wikimedia Commons.
Gehiago jakiteko:
Iruzkinak
Utzi iruzkina: