Wentworth Webster euskalariaren bizilekua

No profile photo Euskargazki | 2024-03-21 09:31

ekaitz.santazilia@unavarra.es 1710347921892

Ekaitz SantaziliaCC BY 4.0, via Wikimedia Commons.

Wentworth Webster (Uxbridge, 1828/06/16(26?) - Sara, 1907-04/02) Bechi-enea izeneko Sarako Lehenbizkai auzoko etxe honetan bizi izan zen. Webster apaiz anglikanoak bere bizitokia Saran ezarri zuen eta euskalaritza eta etnografian ibili zen.  Antoine d’Abbadie, Julien Vinson, Carmelo Etxegarai edo Bonaparte printzearen adiskide izan zen. Euskalaritzaren alorrean, berari zor diogu Altabizkarko kantuaren apokrifotasuna salatzea, edo Urteren gramatikaren argitalpena. Horrezaz gain ipuin bildumak, pastoralen inguruko lanak, euskal poesiari buruzko disertazioak eta abar baditu.

Esan bezala, etxea Lehenbizkai auzoan dago. oroigarriak honakoa dio: “Wentworth Webster / eskualdunen adiskide / kartsu eta iakintsuari / 1828 1907 / etche huntan bizi izan zen / hamabi urthe / Krespotegian hil zen”. Sarako plazatik nola joan azalduko dut (autoz joatea komeni da). Frontoia atzean dugularik, Herriko Etxeari aurrez aure begiratuko diogu (eliza eskuin geratuko zaigu). Ezkerretara ateratzen den kalea hartuko dugu. 100 bat metro ibili eta eskuin hartuko dugu, maldan behera. gisa horretan D406 errepidera ailegatuko gara. ezkerretara hartuko dugu errepide hori, Berara bidean. errepidea jaraitu eta kurba itxi bat eginen dugu ezkerretara. Bihurgune horren ostean dago bidegurutzea Lehenbizkaira sartzeko. Bidegurutzea ezkr hartu eta Lehenbizkaira sartuko gara. Handik 200 bat metrotara, ezkerraldean ikusiko dugu etxea.

 

Informazio gehiago:


Utzi iruzkina: