Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Politikari, idazle, euskalari eta  historialari polifazetikoaren sortetxea. Iruñeko Alde Zaharraren erdi-erdian dago, Udaletxe plaza eta Gaztelu plaza lotzen dituen Txapitela kalean alegia. Etxean ez dago honen oroigarri den inolako inskripziorik. Gehiago jakiteko:  Arturo Kanpion (PDF)


Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Iruñeko San Jose hilerrian, Biritxitun, euskal estiloko tunba honetan daude ehortzirik Fermin Irigarai Goizueta Larreko (Auritz, 1869/1/25 - Iruña, 1949/9/3) euskal idazlea, eta haren semea, Aingeru Irigarai Irigarai A. Apat Etxebarne (Bera, 1899/3/1 - Donostia, 1983/11/28) euskaltzale eta euskalaria. Lehenak euskal kazetaritzari bultzada ederra eman zion eta Iparraldeko literatura ongi ezagutzen zuen. Euskaltzaindiaren sorreran ere parte hartu zuen. Bigarrenak euskal testu zaharrak bilatzen eta Nafarroako eu...


Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Iraizotz herriko etxe honetan sortu zen Agustin Zarratz Bermejo, Aita Polikarpo Iraizozkoa (Iraizotz, 1897/01/31 - Lekarotz, 1980/01/05) apaiz kaputxinoa. Euskatzain izendatu zuten eta bere lana literaturaren bidetik eta filologiarenetik egin du; itzultzaile ere ibili zen. Filologia erromanikoa ikasi zuen Suitzan. Olerkia eta prosa landu zituen, gai erlijiosoarekin usuen. Hizuntzalaritzan euskararen historiarekin lotutako kontuak jorratu zituen, ondarea biltzearekin batera. Etxea herriko eskola izandakoa da eta azpiko oro...


Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Jose Agerre Santesteban (Iruña, 1889/12/29-1962/10/19) politikari, kazetari idazle eta euskaltzalea Agoizko hilerrian datza ehortzirik bere emaztearen familiaren hobian hain zuzen. EAJren barnean Napar Buru Batzarrean ibili izan zen politikari, baina blog honi dagokionez, ikus dezagun bere euskararekiko lotura: Iruñean euskara irakaslea izan zen eta kazetari moduan ehundaka artikulu idatzi zituen euskarari buruz, honakoetan: Diario de Navarra, Napartarra, La Voz de Navarra, Amayur, Pregón, Olerti, Euzko Gog...


Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Iruñeko Alde Zaharreko jauregi eder honetan bizi eta zendu zen Nicasio Landa Álvarez de Carballo (Iruña, 1831/10/11 - Iruña, 1891/04/11). Asociación Euskara de Navarrako kide izan zen eta Revista Euskaran eta Euskal-Errian idazten zuen, nahiz eta mediku militar moduan atzerrian ere fama lortu zuen, Gurutze Gorriaren sortzaileetarik izanik. Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Iruñean, Zapateria kaleko 40. ean dago jauregia. Mutiloa familiak eraiki zuen XVI...


Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Iruñean sortu zen Florencio Ansoleaga Elizondo (Iruña, 1846/10/27-Iruña, 1916/02/28). Oso ezaguna da Ansoleaga Iruñean arkitektu famatua izan zelako eta bereak direlako Iruñeko arkitektura enblematiko zenbait (Aldapako San Ferminen basilika, Merkataritza Ganbara, San Lorentzo eliza, Karmeliten komentuaren ataria, Diputazio jauregiaren lorategi eta artxibo zaharra, eta abar luze bat). Izendapen eta sari asko jaso zituen bere lanagatik. Aitzitik, ez da horren ezaguna bere euskaltzaletasuna. Gati...


Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Bakaikuko etxe honetan jaio zen Frantzisko Ondarra Erdozia (Bakaiku, 1925/05/19 - Iruñea, 2005/07/31) irakasle, filologo, kaputxino eta euskaltzaina. Euskararen alorrean, dialektologian aritu zen, eta Nafarroako testu zaharrak aurkitu eta editatzeari ere ekin zion gogotsu. Ezagun dira Lizarraga Elkanokoaren idazkien gainean egindako lanak eta Polikarpo Iraizozkoarenak, beste askoren artean. Azken horrek utzitako jarlekua hartu zuen Ondarrak Euskaltzaindia. Etxeak ez bide du izen berezirik, eta gaur egun bi bizitzata...


Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Jose Mari Satrustegi Zubeldia (Arruazu, 1930/11/30-Iruñea, 2003/03/27), ikerlari, etnografo, euskalari, apez eta euskaltzain osoa izan zen. Lan ugari argitaratu zituen eta euskarari doakionez, euskal testu zaharrak biltzen eta ezagutzera ematen lan eskerga egin zuen, baita onomastikaren alorrean ere, eta Euskaltzaindian, euskara batuaren lehen urratsetan. Gainera, Nafarroan euskara gal ez zedin ere gogotsu egin zuen lan Nafarroako Diputazioko Vianako Printzea instituzioaren Euskara Sustatzeko Sailetik, baita apez egon ze...


Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Martzelino Garde Villafranca (Zarrakaztelu, 1925/10/02-Iruñea, 1990/05/06) apez euskaltzale nekaezina izan zen: beti omen zebilen euskaldunek euskara erabil zezaten indar egiten, baita apezen artean ere. Sorterrian hasi zen euskara ikasten baina Uztarrozen aritu zenean hango euskara landu, eta Erronkaribarko mintzoan poema ugari idatzi eta argitaratu zituen. Lehena El Pensamiento Navarron, 1954an. Euzko Gogoa eta Agur bezalako aldizkarietan ere aritu zen. 60ko hamarkadan Iruñeko ikastolen sorreran parte hartu zuen....


Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Narbarteko etxe kapare honetan sortu zen Jose Maria Lakoizketa Santesteban (Narbarte, 1831/02/02/1831-Elbete, 25/12/1889) apez eta botanikoa. 1857an Narbarteko erretore bilakatua, orduan hasi zitzaion landareekiko zaletasuna. Elbeteko Jarola palazioan hil zen arte, herbario erraldoia osatu zuen, landareak bilduz, deskribatuz eta sailkatuz. Zeregina obsesio bilakatu zen ia, eta pertsona berezia zela diote ezagutu zutenek, Lakoizketako eroa izengoitia ere eman baitzioten. Egindako lanak ospea eman zion eta Societé Botanique...


Azken iruzkinak