Koldo Mitxelena hizkuntzalariaren sortetxea
Ekaitz Santazilia, CC BY 4.0, via Wikimedia Commons.
Ekaitz Santazilia, CC BY 4.0, via Wikimedia Commons.
Errenteriako etxe honetan sortu zen Koldo Mitxelena edo Luis Michelena Elissalt (Errenteria, 1915/08/20 - Donostia, 1987/10/11).
Aurkezpen beharrik izan ez arren eta berari buruz labur mintzatzea zail bada ere, saiatuko gara. Hizkuntzalari gisa aurkeztu arren, alor gehiago landu zituen: literatur kritika, zinema, eta abar. Bizitza osoa euskarari eskaini bazion ere, kultura handiko gizona izan zen eta hizkuntzalaritza zein literatura orokorrari buruz ere izan zuen zer esan.
Ideologia abertzalekoa, gartzela bitan ezagutu zuen eta bertan pasatako denboraldiek estudiatzeko grina piztu zioten. Horrela Salamancako Unibertsitateko irakasle izan zen, Sorbonan ere ibili zen eta Euskal Herriko Unibertsitatearen sortzaileetarik bat da.
Baina dudarik gabe, euskal hizkuntzalaritzan gailendu zen. Euskal Filologia eta hizkuntzalaritzaren sustatzaile sendoena izanik, berari zor zaizkio aportaziorik ugarien eta sakonenak (Onomastikan, hizkuntzalaritza historikoan, hiztegigintzan, fonologian etab.) eta gaur egin oraindik mugarri ezin utzizkoa da. Liburu eta artikulu mordoa argitaratu zituen eta asko dira jaso zituen izendapen eta sariak. Euskaltzain oso izendatu zuten eta euskara batuaren sorreran partehartzaile garrantzitsua izan zen.
Etxea Errenteriako alde zaharrean dago, plazatik oso oso hurbil eta elizaren parean, Goiko kaleko 6. zenbakian hain zuzen. Bertan dagoen oroigarriak hala dio:
“1915-1987 Hemen jaio eta bizi izan zen Koldo Mitxelena jauna, hizkuntzalari ospetsua izan zena eta Errenteria hiriko seme kuttuna. Errenteria 1988ko urriaren 11an”
Ekaitz Santazilia, CC BY 4.0, via Wikimedia Commons.
Informazio gehiago:
Iruzkinak
Utzi iruzkina: